Piarres Narbaitz |
Blog honetako jarraitzailea den Markelek honako informazio interesgarria helarazi digu
"Recueilli en Navarre" gogoeta idatzi zuen Piarres Narbaitzi buruz:
"Eta ederki erakutsi zuen 'Kataliñen gogoetak' liburuan nondik
heldu garen. Piarres Arradoi izengutxia ibili zuen liburu hura argitaratzeko,
liburu ederra, gure muina eta izatea erakusten ditu, euskara izugarrian;
zaharrek esanen luketen bezala, euskara garbi askoan. Oso giro tradizionala eta
erlijio kutsu handikoa azaltzen du, garaiari hala tokatzen eta, baina horren
gainetik, emakume baten ikuspegitik idatzia dago, eta hori nahiko bitxia
iruditzen zait garai hartako. Polita da euskal gazteria mugimendua ere nola
aipatzen duen, eta zer kontraste egiten duen Kattalinen munduarekin"
Gure aldetik, "Kataliñen gogoetak" liburua 1958koa dela aipatu, bertzerik ez dugu,
baita edozein iruzkin egin nahi izanez gero ere aukera duzula irakurle,
helbide hau erabiltzekotz kasu: EneNafarroaMaitea@gmail.com
Esker mila, Markel, mundiala zara!
ikus urriaren 17ko "Recueilli en Navarre"
No hay comentarios:
Publicar un comentario