Haizea Salanueva dugu horren sariduna, Amaiur idazlan ederra isuririk. Honela dio bere hasierak:
"1546. urtea da eta Biarnon bizi naiz, Enrike Albret II. erregearen eta Margarita erreginaren gazteluan. Ni Amaiur deitzen naiz eta Margarita erreginaren idazkaria naiz. Liburutegiko liburuak antolatzea da nire ardura, beraz, liburu berriak jasotzen, sailkatzen, ordenatzen, zaharrak diren liburuak berritzen nahiz konpontzen eta konpondu ezin diren liburuak berridazten eta kopiatzen dut".
Eta honela, mami erranguratsuaren hondarrean, bukaerak:
"Etxera bueltatutakoan, eskuizkribua berridaztea erabaki dut, horrela ondorengoek jakinen dute zer gertatu zen. Eta hurrengo hau pentsatu dut: "Nik berridatzitako eskuizkribuak norbaitek irakurtzea espero dut".
Zorionak Sanfermin Peña eta Haizea!
Zorte on II. Literatur Lehiaketan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario