![]() |
"Berria" |
"Astetik astera kilo erdi bat pisutsuagoa zen 300
kiloko harria.
2009ko otsailaren 24an berdindu zuen Inaxio Perurenak
(Leitza, Nafarroa, 1984) 295 kilokoa, Azpeitian (Gipuzkoa),
eta ordutik
plazan bi ahalegin eginda zegoen 300ekoarekin.
«Etxean, ez bost eta ez
sei; altxaldi asko eman dizkiot harri horri, baina...».
2009ko
abenduaren 31n, Asteasun (Gipuzkoa), ezin;
eta 2012ko azaroaren 25ean
ere kale Leitzan.
Etxeko lana ezin plazara eraman.
«Konfiantza galtzen
eta beldurtzen hasita nengoen. Zer gehiago egin behar nuen!».
Burua
baretuta, etxean saiatzea erabaki zuen berriz ere.
Herenegun.
Herritarren babesean. Hirugarrenean, bai.
300 kilokoen multzoan sartu da
jada Inaxio Perurena,
Iñaki Otaegi Gibitegi, Iñaki Perurena eta
Mieltxo Saralegirekin batera.
Pisu ederra kendu du gainetik, eta laster
itzuli nahiko luke plazara,
beste koska txiki bat igotzeko.
Giro hotzarekin, baina aspaldiko gozoena izango zen astelehena, ezta?
Zalantzarik gabe. Baserrian pare bat arazo izan genituen,
Giro hotzarekin, baina aspaldiko gozoena izango zen astelehena, ezta?
Zalantzarik gabe. Baserrian pare bat arazo izan genituen,
eta denak atzeratzen
aritu nintzen, marka ahaleginera bete-betean iritsi nahi nuelako,
katarrorik eta ezer gabe. Bazkari eder batekin ospatu genuen marka,
baina 300 kiloko harria jaso berritan ez naiz gai tabernan zutik denbora
askoan egoteko.
Gerria gogortu egiten zait berehala. Gauean amaren
masajea jaso,
hanketatik zintzilik jarri, ohera joan, eta goizean goiz
jaiki naiz,
baserriko kontuak konpontzen hasteko. Hori bai, sekula baino
gusturago aritu naiz lanean.
Gerri aldeak nahikoa egurtuta dauzkazu dagoeneko,
Gerri aldeak nahikoa egurtuta dauzkazu dagoeneko,
tentsioaren ondorengo lasaitasunak ere jota uzten du
gorputza...
Zer moduz jaiki zara?
Dagoeneko badakit 300 kiloko harriarekin entrenamendua egiten dudanetan
Dagoeneko badakit 300 kiloko harriarekin entrenamendua egiten dudanetan
gau txarra pasatzen
dudala gero. Ohean buelta ematen hasitakoan ziztadak sentitzen ditut;
hernia txiki bat daukat eta nerbioa harrapatzen dit. Mina daukat, baina
min ezaguna.
Aurrera begira zer dago buru horretan?
Aurrera begira zer dago buru horretan?
Harrapatutako sasoia baliatu nahiko zenuke, edo atsedena behar duzu?
Lanean jarraituko dut nik. Baserriko buelta eginda, gimnasiora noa oraintxe.
Lanean jarraituko dut nik. Baserriko buelta eginda, gimnasiora noa oraintxe.
Entrenamendu sisteman ezin dut egin aldaketa handirik, gerriak ez
didalako uzten.
Aste hasieran entrenamendu gogorrak egiten ditut
pisuekin,
eta errekuperazio lana egiten dut gero, asteburuan harriekin
lanean aritu ahal izateko.
Formula horri segituko diot aurrerantzean
ere.
Asteburu honetan berriz helduko diot harriari, kilo gehixeago
gehituta,
eta sentsazioen arabera, ikusiko dugu zer egin.
Badakit berriz
ere urduri joango naizela plazara, baina konfiantza eman dit altxaldi
honek,
eta uste dut ari naizela pixkanaka sentsazioak kontrolatzen.
Ahal den neurrian, beraz, kiloka-kiloka goraka joatea da helburua.
Bai, bai. Jasoaldiro-jasoaldiro mina sentitzen dut gerrian,
Ahal den neurrian, beraz, kiloka-kiloka goraka joatea da helburua.
Bai, bai. Jasoaldiro-jasoaldiro mina sentitzen dut gerrian,
eta pare bat
astean geldi egon beharreko momentua iritsiko da laster.
Kilo gutxiko
harriekin, behe-behetik hasi beharko dut, orduan, lanean;
baina, ahal
den neurrian, luzatzen ari naiz momentu on hau.
Momentuko beroaldia ahaztuta, aztertu al duzu jasoaldia?
Harria gerriraino eraman, jiratu...
Momentuko beroaldia ahaztuta, aztertu al duzu jasoaldia?
Harria gerriraino eraman, jiratu...
Bete-betean indarrean aritu beharreko
momentua izaten da hori,
eta harria behetik gora oso poliki joan den
sentsazioa izaten du norberak.
Dagoeneko gainkarga handia zeukan,
gainera, harri horrek.
Telebistako kamerekin ere izan zen arazoren bat,
eta alde bateko irudiak bakarrik ikusi ahal izan ditut.
Harria berdintzeko garaian, batzuek izan zuten zalantzaren bat,
Harria berdintzeko garaian, batzuek izan zuten zalantzaren bat,
altxaldia
garbi-garbia ez ote zen izan edo... Nola bizi izan zenuen zuk barrutik?
Harria jaso ondoren, anaiak besarkatu egin ninduen,
Harria jaso ondoren, anaiak besarkatu egin ninduen,
eta epaileak berehala esan
zion harri-jasotzailea ezin dela ukitu
bost minutuko txanda amaitu
arte. Jendea horrekin hasi zen zalantzan.
Harmailak gorago egonez gero,
gainera, sarritan ez du ematen
harri-jasotzaileak harria erabat berdindu
duenik.
Baina argazki batzuetan argi ikusten da altxaldia balekoa izan
zela.
Harria lurrarekiko paraleloan berdindu behar izaten da jasoaldia
balekoa izan dadin,
nahiz eta ohituta gauden harria atzeraino eramaten,
sobera berdintzen.
Anaia inguratzearekin batera, «beste bat, beste bat» esan zenion berehala.
Anaia inguratzearekin batera, «beste bat, beste bat» esan zenion berehala.
Hiru urte luzeko amorrua,
lasaitasuna... zer zegoen «beste bat» horren atzean?
Betikoa zegoen esaldi horren atzean.
Betikoa zegoen esaldi horren atzean.
Etxean inoiz ez dut utzi entrenamendua
jasoaldi bakarra eginda. Ohitura kontua da.
Balekoa atera zen lehenengo
saioa, baina ahaztu egin nahi nuen jasoaldi hori,
etxean bezala beste
ahalegin bat egiteko.
Azaroaren 25ean ere antzekoa egin nuen [Leitzan,
bigarren marka ahaleginean].
Bigarren altxaldian ere kolpeak eman
nizkion harriari,
eta jendeak sentitu zuen gertu neukala helburua.
Hori
sentiarazi nahi nion ikusleari, merezi zuelako.
Gerriko minez, 200
kiloko harria ere jaso ezinik ibili nintzen udan,
eta momentu horietan
herri guztiaren babesa sentitu dut.
Zegoen giroarekin, emandako babesa
eskertu nahi nien bigarren jasoaldi horrekin.
Iñaki Otaegi Gibitegi, Iñaki Perurena eta Mieltxo Saralegi.
Iñaki Otaegi Gibitegi, Iñaki Perurena eta Mieltxo Saralegi.
Hiru izen handi horien ondoan
ageri da jada zurea ere.
Zenbateko garrantzia ematen diozu kontu horri?
Nik nire bidea egin nahi dudala esan izan dut beti, eta horri eusten diot orain ere.
Nik nire bidea egin nahi dudala esan izan dut beti, eta horri eusten diot orain ere.
Oraindik ez naiz jabetu egindakoaz, edo nahita ez dut jabetu
nahi,
horrek, azkenean, areagotu egiten duelako lehendik ere handia den
urduritasuna.
Baina, tira, etorkizunean, ehun edo berrehun urte barru,
nire izena ere hor agertuko da 300 kiloko harria jaso dutenen artean;
historiaren parte izango naiz.
Aita ere harmailetan zen, goiko izkinan jarrita, erdi ezkutuan.
Aita ere harmailetan zen, goiko izkinan jarrita, erdi ezkutuan.
Ez zuen momentu ona pasatu hark ere. Zer esan zizun etxerakoan?
Argazkiei begira altxaldiari buruz hizketan aritu gara biok,
Argazkiei begira altxaldiari buruz hizketan aritu gara biok,
eta, tira, normala
da segundo gutxiko lan horretan begira dagoena ere urduri egotea".
"Berria"
2013-2-12
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario