2016-01-31

Iguzkitza


"Udalerriak lau kontzeju ditu, hain zuzen ere Azketa, Iguzkitza, Labeaga eta Urbiola".


www.elinberri.eus




2016-01-30

Igantzi


"Udalerriak baserri auzo batzuk ditu:
Berrizaun, Elutseta, Frain, Irisarri, Piedadeko gaina, Sarrola eta Unanua".


www.elinberri.eus



2016-01-29

Ibargoiti


"Udalerriak lau kontzeju ditu, hain zuzen ere Abintzao, Getze, Idotzin eta Izko.
Udalak egun ia herri basamortutzat hartzen dituen bertze populazio gune tipi batzuk ere baditu: Besolla, Ekisoain, Lekaun, Sengaritz, Zabaltza eta Zilegieta".


www.elinberri.eus


2016-01-28

Garaioa


"Udalerriak arazo demografikoa latza du.
Izan ere, 1920. urteko erroldan 338 auzokide bazituen ere,
1970. urtean 204 lagun ziren
eta 2013ko hondar erroldaren arabera 99 biztanle, bertzerik ez du".


www.elinberri.eus


2016-01-26

Gorza


"Udalerriak bi kontzeju ditu, Gortza eta Igari.
Bertze populazio gune bat ere badu, Erripalda".


www.elinberri.eus



2016-01-25

Ezporogi


"Udalerriak bi populazio guneak ditu,
hain zuzen ere Aiesa kontzejua eta Moriones".


www.elinberri.eus


2016-01-24

Ezkurra


"Udalerria demografia arazoa pairatzen ari dela dirudi.
Izan ere, 1950. urteko erroldan 551 auzokide bazituen ere,
1970ean 366 lagun bizi ziren,
eta hondarrekoa den 2013ko erroldaren arabera
193 biztanle, bertzerik ez du".


www.elinberri.eus



2016-01-22

Ezkaroze


"Zaraitzuko udalerria, XIV. mendean Eaurta eta Espartza populazio guneekin baterat
Errartea izeneko lursailaren barruan kokaturik zegoen.
1845ean ibarretik bereizi eta udala eratu zuten.
Edonola ere, 1932tik Zaraitzuko Batzordearen egoitza nagusia Ezkarozen dago".


www.elinberri.eus



2016-01-21

Funes


"Gaztelak 1512an burutu zuen militar konkistak udalerrian ondorio zuzena izan zuen.
Horrela, inbaditzaileek Faltzesko markeserria sorrarazi zutelarik
Funesko auzokideak ere jaun haien menpe behartu zituzten".


www.elinberri.eus



2016-01-20

Ezkabarte


"Hondar boladan udalerriak hamahiru populazio guneak izan ohi ditu,
hain zuzen ere Aderitz jaurerria, Anotz, Arre, Azotz, Eusa, Ezkaba,
Garrues, Makirriain, egun auzokiderik ez duen Nagitz jaurerria,
Orikain, Orrio, Sorauren eta Zildotz".


www.elinberri.eus


2016-01-19

Arano


"Nafarroa Garaiko udalerrien artean
herri erdigunetik itsasoa ikusten ahal den
populazio gune bakarra Arano bide da.
Eta, kasu, ondoko Gipuzkoakoa ez ezik
egun batzuetan hagitzez haratago kokaturik dagoen
Bizkaikoa ere atzematen ahal baita".


www.elinberri.eus


2016-01-18

Aranguren


"Udalerriak lau kontzeju ditu,
hain zuzen ere Aranguren, Labio, Taxoare eta Zolia.
Bertze lau populazio gune ere baditu:
Gongora, Ilundain, Lakidain eta Mutiloa.
Aipatu Gongorak, baina,
eta 2013ko hondar erroldaren arabera,
ez du auzokiderik".


www.elinberri.eus



2016-01-17

Larraga


"Udala eta okzitaniar hiria den Pairilhac arteko senidetzea dago.
Pairilhac Limòtges hiri handitik hagitz hurbil kokaturik dago,
hain zuzen ere Limòtgestik kilometro batzuk iparmendebalderantz".


www.elinberri.eus


2016-01-16

Aranaratxe


"Eulate nahiz Larragoa herriei loturik Ameskoa Ibarrak izeneko alderdia osatu ohi du,
hain zuzen ere XVI. mende bitarte Arana Ibarra deitu bide zena,
hots, mugakidea den egungo arabar Arana eskualdearekin bat egiten zuen lurraldea.

Bada, Urbasa zein Lokitz artean kokaturik dagoen
eta beraz hain tarte menditsuan eraiki zuten Aranaratxe aldapatsuak
XVI. mendeko etxalde, jauregi eta armarri ikusgarriak, deigarriak ditu".


www.elinberri.eus



2016-01-15

Lantz


"Udalerriak arazo demografiko handia pairatu badu ere,
egun berreskuratzen ari dela dirudi.
Izan ere, hondar urteotan gazte bikote anitz bertaratu baita.
Horrela, 1920. urteko erroldaren arabera 359 auzokide zituen,
1991an 112 lagun bizi ziren eta 2013an 139 biztanle zituen".


www.elinberri.eus



2016-01-14

Baiona eta Iruñea


"Nahiko datu ezezaguna bada ere, XIX. mendearen erdian
Baionak Iruñeak baino populazio handiagoa zuen,
erran nahi baita lapurtar kai garrantzitsuek auzokide gehiago biltzen zutela
Nafarroako hiriburuko indek baino".


www.elinberri.eus



2016-01-12

Azkaine eta Lesaka


"Bi hiri hauek senidetza adostu zuten,
hondar hamarkadetan zenbait ekimen,
bilera, topaketa burutu dutelarik".


www.elinberri.eus



2016-01-11

Sarriguren


"Eguesibarreko populazio gunea,
1900eko erroldaren arabera 70 auzokide inguru bazituen ere,
2000.urtean 10 lagun zuela irakurtzen ahal da.
Egun, baina, hondar urteotan buruturiko Iruñerriko garapen bizkorra dela eta,
hots, eraikiriko karrika berriak medio, 13000 biztanle baino gehiago du".


www.elinberri.eus


2016-01-10

Bera


"Udalerriko ertzetan Gipuzkoa, Lapurdi nahiz Nafarroa Garaia elkartzen dira.
Horrela, Azkaine, Biriatu, Etxalar, Irun, Lesaka, Sara eta Urruña
populazio guneak mugakideak ditu".


www.elinberri.eus



2016-01-09

Larragoa


"Udalerriak arazo demografikoa du.
Izan ere, 1950. urtean 318 auzokide bazituen ere,
1981ean 217 lagun bizi ziren
eta 2013ko hondar erroldaren arabera 111 biztanle ditu".


www.elinberri.eus



2016-01-08

Etxauri


"Iruñetik hurbil, hiriburutik mendebalderantz 13 kilometrorat kokaturik,
udalerriak duen izena hizkuntzalariendako eztabaidagai bilakatu ohi da.
Izan ere, Etxaurik "etxe" eta "huri" hitzekin harremana duela dirudi,
baina bere kokapena dela medio, lehenagoko euskalkiaren ezaugarriak lekuko,
"huri" beharrean "hiri" behar izanen luke.
Ondorioz, aditu anitzen irudikotz izenaren bukaera, "uri", ez bide da dirudiena,
eta oraindik ez omen dakigu erranahia zer ote den...".


www.elinberri.eus



2016-01-07

2016-01-06

Beire


"Erdi Aroan sortu zen.
Izan ere, datu historikoen arabera Beireko auzokideak
ondoko San Martin Unx udalerriaren baitan bizi ziren,
baina 1212 urtearen inguruan bereizi bide ziren".

www.elinberri.eus



2016-01-05

Galar Zendea


"Udalerriak egun zortzi kontzeju ditu,
hain zuzen ere Arlegi, Espartza, Ezkirotz, Galar, Getze, Kordobila, Olatz eta Subitza.
Horietaz landa, bertze populazio gune bat ere badu, Barbatain.
Bertzalde, 1992ko ekainaren 15ean udalerritik Beriain bereizi zela oroitarazi behar da".


www.elinberri.eus


2016-01-04

Bastida Nafarroa Beherea


"1793. urtean 2.071 auzokide zuen,
eta kopuru horri, guti goitibeiti, 1846 arte eutsi ahal izan zion.
Berantago, baina, hamarkadaz hamarkada populazioa jaitsi zen.
Izan ere, 1861ean 1.578 ziren, 1921ean 1.054 eta 1982an 759 baino ez.
Hondar urteotan, halere, aldaketa burutu duela dirudi.
Horrela, 2006an 990 biztanle zuen.
Azken datuen arabera, haatik, berriz ere desorekatu eta 881 erakusten du".


www.elinberri.eus



2016-01-03

Izaba


"Udalerriak sei auzo ditu, hain zuzen ere
Barrikata, Bormapea, Burgiberria,
Garagardoia, Izarjentea eta Mendigatxa".


www.elinberri.eus



2016-01-02

Fustiñana


"Hondar hamarkadetan udalerriak nahiko demografia orekatua erakusten du.
Horrela, 1900 eta 1950 bitarte auzokide kopurua bikoiztu bazen ere,
erran nahi baita 1301 biztanle izatetik 2606 lagun izaterat igaro zela,
1960 eta 2013 arteko datuak antzekoak dira, hain zuzen ere 2563 eta 2574".


www.elinberri.eus


2016-01-01

Kapanaga-Kabanillas


"2005eko otsailean udala eta Limousin eskualdean, Limòtges ondoan
kokaturik dagoen Saint Victurnien arteko senidetzea burutu zen.
Ofizialki, 2005eko azaroan Saint Victurnien
eta 2006ko maiatzean Kapanaga-Kabanillasen sinatu zen.
Administratiboki aipatu herri izena frantsesez adierazten ohi badute ere,
bertako hitzkuntzaz, okzitanieraz, Sent Vertunian deitzen da".


www.elinberri.eus