2013-02-23

Basaburua: Herri Kirol Jokuak


Joan den urtean, haur mailako proba konbinatuan txapeldun izan zen Basaburua.
"Ttipi-Ttapa"

"Nafarroako Herri Kirol Federazioak Herri Kirol Jokuak antolatu ditu 
bertze urte batez, 11 eta 16 urte arteko neska-mutikoei zuzendua. 
Otsailaren 24an abiatuko dira Berriozarren eta martxoaren 24a bitarte, 
herriz-herri proba konbinatuetan eta sokatiran hainbat gaztetxo ibiliko dira.
Otsailaren 24an Berriozarren jokatuko den jardunaldiaren ondotik, 
martxoaren 3an Betelun, martxoaren 10ean Altsasun, 
martxoaren 17an Etxarri Aranatz edo Arbizun 
eta martxoaren 24an Larraintzarren jokatuko dia saioak, 
denak goizeko 11:00etan hasita.

Guztira hiru kategoria izanen dira: 
kimuen mailan (2001 eta 2002 urteetan jaiotakoak) 
konbinatuetan bakarrik ariko dira eta Berriozar eta BKE (Berriozar), 
Andra Mari eta Putterri (Etxarri Aranaz), Iñigo Aritza (Altsasu), 
Basaburua (Baztan), Araxes (Araitz Betelu) eta Ultzama lehiatuko dira. 
Beraz, azken urteetan Igantzi, Arantza edo Berako kirolariak ere 
aritu baldin badira, aurten Basaburuako taldea izanen da 
eskualdeko ordezkari bakarra.
Haurretan (1999-2000an jaiotakoak) 
eta kadetetan (1997-1998 urteetan jaioak) 
konbinatuetan eta sokatiran ariko dira, baina Basaburuaren kasuan, 
proba konbinatuan bakarrik aterako du taldea".

"Ttipi-Ttapa"                                                 
2013-2-22                                                  
(laburpena)                                                 


No hay comentarios:

Publicar un comentario