2013-02-23

Bera: "Damba" musika taldea


Damba  taldearen
"Ttipi-Ttapa"

 "Damba musika taldeak 'Hautsi' kantuaren bideo klipa grabatuko du 
otsailaren 24an, igandean, Beran. 
Ingurukoak bertaratzea nahi lukete, horregatik, grabazioa ikusi 
edo aktore lanetan parte hartu nahi dutenei deialdia egin die taldeak. 
Interesa dutenek 16:00ak aldera azaldu beharko dute Kaxernara.
Duela lau urte sortu zen taldea. 
 Donostia, Baiona, Donibane Lohitzune, Sara, Xiberua, 
Kuba eta Venezuelako musikariak biltzen ditu, 
eta aurten fitxaketa berria egin dute, 
Estitxu Pinatxo abeslari beratarra hain zuzen ere. 
Horrenbestez, bideo kliparen grabazioan laguntzeaz gain, 
Estitxuk taldearekin egingo dituen lehen urratsak
 ikusteko aukera paregabea izango da".

"Ttipi-Ttapa"                                                   
2013-2-21                                                   
(laburpena)                                                   

No hay comentarios:

Publicar un comentario