2013-02-18

Orgi jatetxea, “bikaintasunean paregabea”


"turismo.navarra.es"

“Ilusio handiarekin” jaso dute Orgi jatetxekoek irabazi duten saria;
Anapeh elkarteak urtero banatzen dituena.
Aurten “bikaintasun paregabekoa” deituta,
aurreko hamar edizioetan irabazle atera zirenen artean egin zuten aukeraketa.
Antolatzaileek deklaratu dute sari hauek
“daukaten ezaugarriengatik bereziak diren jatetxeen artean” aukeratzen dituztela.
2006an ireki zuten jatetxea,
eta Oihanak kontatu digu 2008an lehenengo aldiz saritu zituztela:
“Hasieratik sukaldatzeko modu berritzaile baten alde egin genuen apostu,
eta hori zenbaitetan ez da erraza horrelako eskualde batean”.
Kalitatezko janaria eta bertako produktuak erabiltzean,
gutxinaka beraien lekutxoa egitea lortu dute.
Apostua arriskatua bazen ere, “oso pozik” daude:
“Hementxe bertan bizi gara, jatetxearen gainean eta buru-belarri inplikatzen gara lanean”.
Sari hau jasotzeak, “lagungarria izatea” espero dute,
urte honetan “txapeldunen-txapelduna” aukeratu dutelako.
Gauzak horrela, jatetxetik gomendatu digute prestatzen duten txekor belaunpea
eta ogi-mamiak eta asteburuetan, berriz, eskeintzen duten dastatze-menua".

"ametza.info"                                
"Pulunpe" hilabetekaria                                
2013ko otsaila                                

No hay comentarios:

Publicar un comentario