![]() |
"eu.wikipedia.org" |
"Aintziña aisialdi taldeak egun pasa antolatu du otsailaren 12an.
Otsailaren 12an, arratsaldetik iluntzera arte ekitaldiak prestatu ditu
Malerreka eta Bertizaranako aisialdi taldeak.
Mendi ibilaldi ttiki bat antolatu dute.
Doneztebeko merkatarien plazatik 15:00etan abiatu eta Zubietara joanen dira mendiz.
Bertan deskantsatu ondotik, xaboia egiten ikasteko tailerra izanen da Herriko estalpean.
Bukatzeko 20:30ean, talo tailerra eginen dute eta gero egindakoa dastatzeko afaria.
Duela urtebete inguru sortu zen aisialdi
taldea.
Helburua gazteen aisialdi faltari eta indibidualismoari aurre
egitea zen.
Denbora librerako ekintzak egiteaz arduratzen da taldea
eta
bilerak hilabeteko azken ortziraletan egiten dituzte
Malerrekako
Mankomunitatearen egoitzan, Donezteben.
Eskualdeko gazteriaren arteko
harremanak sendotu bidenabar,
gazteria mugitzeko helburuz sortu zen eta
honekin batera
herrietako gazteek elkar ezagutzea,
kontsumoan oinarritu
gabeko aisialdi eredua bultzatzea,
euskal kultura sustatzea, munduko
kulturekin harremanetan jartzea
eta eskualdeko herriei bizia ematea".
"Ttipi-Ttapa"
2013-2-6
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario