www.arakil.net |
Arakilen hiru ikastaro aukeran.
Euskal dantzak, kosmetika naturala eta antzerkia osatzen dute eskaintza.
Arakilgo Udalak
otsailean hasiko eta maiatzean despedituko diren hiru ikastaro antolatu
ditu.Euskal dantzen ikastaroan zortzikoa, fandangoa, arin-arina
eta beste dantza batzuk ikasteko aukera izanen da.
Ondoren herrietako festetan dantzatzeko aukera izanen dute Beltzane Obanosen ikasleek.
Euskaraz izanen da, Hiriberrin larunbat arratsaldeetan (50 € erroldatuek, 58 erroldatu gabeek).
Jon Barbarinek, bestalde, jolasen bidez antzerkiko hainbat teknika eta kontzeptu
landuko ditu ikastaroan: inprobisazioa, gorputz adierazpena, ahozko adierazpena,
erritmoa, talde, lana, fokua eta beste.
Asteazkenetan, 19:30etik 21:30era izanen da antzerki tailerra,
izena ematen dutenak zehaztutako tokian (85 € erroldatuek, 97 erroldatu gabeek).
Kosmetika naturalaren oinarriak ezagutzeko aukera ere ematen du Arakilgo Udalak.
Landareak bere inguruan ezagutu, ingurumenarekiko errespetua sustatu
eta botikin naturala eta hainbat prestakin kosmetiko egiteko aukera izanen da Patricia Bañuelosekin.
Taldeak zehaztutako tokian bilduko dira
astelehen edo ostiraletan, 16:30etik 18:30era (80 € erroldatuek, 92 erroldatu gabeek).
Izen ematea
Ostiralean despeditzen (948 500 010 / 948 500 039).
Arakilgo Arakilen erroldatuta daudenek lehentasuna izanen dute.
Ikastaro bakoitza aurrera eramateko gutxienez 10 lagun izen emanda egon beharko dira.
"Guaixe"
2013-1-29
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario