"Argia" |
"Iruritako (Baztan, Nafarroa) kasua aztertzera datorren artikulua ondu
zuen 2011n Paula Kasares ikertzaileak Euskararen belaunez belauneko
jarraipena hizkuntza sozializazioaren paradigmatik izenburupean.
Idazlanak Euskal Soziolinguistika Saria jaso zuen eta han eta hemen
hizpide izan dira Kasaresek lan hartan jaulki zituenak.
Dakigunez, egun, hainbat hiztun komunitatek arazo larria du belaunez belauneko hizkuntza jarraipena ziurtatzea eta, inondik ere, euskarak ere horixe du erronka. Eta, orduan, zer gertatu da Iruritan, duela 40 urte beste ikertzaile batek, Sánchez Carrión Txepetxek aurreikusi zuena gauzatu ez dadin? Eta zioen Txepetxek: “30 urtetik gorako bizilagunek oraindik badakite euskaraz, baina gehiago erabiltzen dute gaztelania.
Gazteagoetan, baten batek ulertuko du, baina ez dira euskaraz mintzo. Etxean haurrei ez diete erakusten. Badira euskaldun huts direnak, oso adin handikoak…”. Eta ondoko iruritarren artean atzerapenak ez zuela itzulerarik izango zioen. Kasaresen ikerketak bestelako errealitate bat erakutsi du: “40 urteren buruan, aldiz, euskararen bilakaera ez da joan Txepetxek iragarri zuen galbidetik... Txepetxek Iruritako familiek haurrei euskaraz egiten ez zietela ikusi eta euskararen desagerpena iragarri zuen. Hark atzemandako hizkuntza egoerak mintzaira ordezkapena gertatzen ari zela pentsatzeko bide ematen zuten alderdi anitz zeuden: hizkuntza erabilera sozialean gaztelaniak ordura artio euskarak zuen lekua hartu izana –karrikan ez ezik, baita etxeetan ere–, gazteen artean euskara ez erabiltzea, gaztelaniak egoera formaletako eta prestigiodunetako komunikazio funtzioak hartuak izatea eta euskaraz egiten zuten hiztunak gutxiestea ohikoa izatea...“Eta, batik bat, guraso elebidunek seme-alabei euskaraz ez egitea”. Horrexek esanarazi bide zion Txepetxi Iruritako euskara ordezkapen prozesuaren azken urratsetan zegoela. Alabaina, eta hemen da errealitatea, lau hamarkada igaro direnean, euskara bizirik da Iruritan, Kasaresek erakutsi duenez: “Euskaraz, gutxi-asko, aditzen da herrian, euskaraz egiten ohi diete gurasoek haurrei eta euskaraz aritzen dira neska-mutikoak beren artean jostetan”. Joan den 40 urtean euskararen egoera moldatu duten aldaketa handiak gertatu direla aitortuagatik ere –horra hizkuntzaren estatusa, horra euskarazko irakaskuntza–, baina horiekin batera, eta Kasaresi interesgarrien zaiona, “iruritarren belaunaldi bat izan da deliberatu duena bere seme-alabak euskaraz haztea, nahiz eta mintzaira hori guraso horien gehienen lehen hizkuntza ez izan”.
Belaunez belauneko jarraipena, oinarri
Baztango 15 herrietako bat da Irurita, Elizondorekin batera XX. mendean euskararen gizarte galerarik handiena izan duena, Kasaresen esanetan. Ikertzaileak familia hartu du azterketa unitatetzat, eta bi irizpide jarraitu. Batetik, 12 urte bitarteko seme-alabaren bat duten gurasoak hartu ditu, eta bestetik, familiako kideen hizkuntza gaitasuna hartu du kontuan. Hamar familiako lagina baliatu du: bi familia euskaldun bete (belaunaldi guztietan kide euskaldunez osatuak) eta zortzi familia euskaldun ez oso (belaunaldi ezberdinetan kide euskaldunez eta erdaldunez osatuak).
Irurita, karrika eta borda
Hizkuntza elkarbizitza zinez heterogeneoa du Kasaresek Iruritakoa. Familia euskaldun beteak, urri karrikan, nagusi dira bordan, belaunez belauneko jarraipenak etenik izan ez duelarik. Familia euskaldun ez osoak, gehienak karrikan, haurretan euskara ikastera heldu ez ziren gurasodunak dira. Familia euskaldun berriturik bat ere Iruritan denik ez du ezagutu Kasaresek.Espainiako Gerra zibilaren osteko giroak euskararen gibeleratze handia ekarri zuen Euskal Herrira. Isekak eta burlak ere ez ziren eskas. Beste hainbat lekutan bezala, Iruritako herrian euskara baserriari lotu zitzaion, euskaraz mintzo zena bordari zen Baztanen. Eta, hain zuzen, bordari haiei esker eutsi zion euskarak Iruritan. “Baserrietako iruritarrek, horietako anitz euskaldun hutsak zirenek, euskara eramaten zuten karrikara eta horrela herriaren erabateko erdalduntzea galarazi zuten, tarteka herrikoei euskaraz eginarazten baitzieten”. Alabaina, euskara bereizketa seinale eta gutxiespen bide bihurtu zen. “Euskaragatik izandako bizipen mingarri horiek beren ondorioak izan dituzte subjektuen ondoko hizkuntza hautuetan. Erdara ez ongi jakiteagatik mespretxua jasan zutenek kosta ahala kosta seme-alabek erdara ikastea ziurtatu nahi zuten eta horretarako erdara hutsezko eskola hautatu zuten, beren umeak gutxiespenetik babestearren”. Herriko iruritarren eta bordakoen arteko bereizketa egun guraso diren belaunaldiraino iritsi da, nahiz eta bereizketa gainditua den orain. “Oraingo iruritar gazteendako euskara/erdara ez da herritarren elkarbizitza bereizten duen dikotomia”.
Etena
Kasaresek osatutako glotohistoriek erakutsi dutenez, 1945 inguruan karrikan hazitako haurretan, hamarretik lauk euskaraz ikasi zuen etxean. Aldiz, 1970 aldera sortutakoetan, hamarretik batek edo bik baino ez. “Oraingo aitatxi-amatxik beren seme-alabekin (oraingo haurren gurasoekin) nola jokatu zuten aztertuta ikusi dut herrigunean bizi zirenek ez ohi zietela beren umeei euskara egin, nahiz eta aita-amak euskaldunak izan. Guraso bakarra euskalduna zen kasuetan, batean ere ez zuten seme-alabek euskara etxean ikasi”. Hau da, Txepetxek 1970eko hamarkadan esan zuena: “Umeei ez zaie erakusten etxean”.Oraingo haurren gurasoak Iruritako karrikan hazi ziren 70eko eta 80ko hamarkadetan, erabat giro erdaldunean. Berriemaileek ikertzaileari esana da: “Ez zen euskaraz solasten, ez etxean, ez kanpoan, ez eskoletan, ez inon”.
Karrikako haur gehienek ez zuten euskararik jaso etxean. Ume euskaldun
apurrek eskolan eta plazan ikasi zuten gaztelania. Gaztelania hutsezko
eskolak berealdiko eragina izan zuen ikasgelatik kanpo ere. “Haur
euskaldunak erdaraz egitera ohitu eta ikaskideen artean bezala,
anai-arrebekin ere mintzaira horretan hasi ziren. Ikasgelatik eta
jostaldietatik eraman zuten azkenean haurrek hizkuntza etxera eta guraso
batzuk, ordura artio euskaraz egiten zutenak, erdaraz egiten hasi
zitzaizkien seme-alabei. Familia batzuetan, seme-alabak eskolan erdaraz
hasi eta ondoan aldatu ziren haurrekiko hizkuntza portaerak, euskaraz
egitetik erdaraz egitera. Hala bada, haurrek etxe barneko hizkuntza
aldaketari eragin zioten”. Ohi denez, gurasoek jarrera ezberdinak hartu
zituzten. Zenbaitek ez zuen onean eraman beren umeek eskolaz kanpo
gaztelaniaz egitea. “Txikitako euskara atxiki duten oraingo aita-ama
batzuek oroitzen dute mintzairari eusteko nolabaiteko giroa izan zutela
familian. Gurasoek etxeko euskara erdarara ez aldatzeko eragin zieten
seme-alabei, batzuetan erdararen erabilera garbi gaitzetsiz”. Batak
belarrimotz esango zion haurrari, bestea haserretuko zen…
Kasaresek dioenez, “eskolako hizkuntza, harreman eszentrikoak (adinkideen artekoak),eta familiakoak (belaunaldien artekoak) ez dira hizkuntza jarduera erabat bereiziak. Haurtzaroko hizkuntza sozializazioaren prozesu zabalagoan txertatzen dira eta elkarri eragiten diote. Familiaren mintzairari dagokionez, gurasoen jarrerak funtsezkoa dirudi etxe barneko harremanetan euskara atxikitzeko”.
Gaur egun guraso berri direnek ez zuten aukerarik izan euskaraz eskolatzeko, euskara karrikatik kanpo ikusi ere zuten, eta euskara eskolara sartzeak karrika horrexetara ekarri duen iraultzaren lekuko dira. Euskarazko eskolatzerik gabe ez dute uste etxean haurrak gaztelaniaz hazteko ohitura aldatuko zenik. “Beraz, eskolak etxeko hizkuntza erabilerari eragin dio eta eragin bideetako bat haurrak beraiek izan dira”.
Egun, iruritarren belaunaldi berriek etxe eta familia giroan ikasten dute euskara, oro har, eta eskolan hasi orduko gure hizkuntzan mintzatzeko gauza ohi dira. “Bertzalde, gurasoen hautuek ondorioak izan dituzte familiaren bertze kideengan. Haurrei euskaraz egitea egokientzat eta naturalentzat ikusten delarik, haurra euskaraz eskolatu(ko) bada, aitatxi-amatxi euskaldunek ere euskaraz egiten dute, nahiz eta duela hiru hamarkada beren seme-alabei egin ez”.
Hizkuntzaren aldeko giroak, eskolaren lanak eta egun guraso berri direnen erabakiek eragin diote, Kasaresen esanetan, aitatxi-amatxien hizkuntza portaera berriari. “Izan ere, beren seme-alabek umeekin euskaraz egiten ez duten kasuan, aitatxi-amatxi euskaldunek ere ez dute bilobekiko hizkuntza portaera aldatu”, eta seme-alabak gaztelaniaz hazi zituztenez ber, gaztelaniaz mintzo dira bilobekin ere. “Nire ustez, haurren hizkuntza sozializazioarekiko aitatxi-amatxiek izan duten portaera aldaketa hori, batez ere, haurren eta helduen arteko elkarreraginaren ondorioa da. Izan ere, ez helduek bakarrik, haurrek ere aktiboki jokatzen dute beren hizkuntza elkarreraginetan. Hala bada, belaunaldien arteko hizkuntza eraginaren norabidea nolabait adierazteko, goitik beheiti ez ezik behetik goiti ere doala ikusi behar dugu. Hainbat belaunalditako subjektuek elkarri eragiten diote, haurrak ez dira helduengandik datozkien hizkuntza eraginen jasotzaile pasibo hutsak. Ez da egokia transferentzia eta transmisioaren kontzeptuek beren baitan dakarten adiera bertikala eta norabide bakarrekoa, goitik beheitikoa”.
Kasaresen ikerketak dioenez, Iruritako hizkuntzaren gizarte erabileran bada arau bat, aski nabarmena: haurrei euskaraz egiten zaie. Haiei gaztelaniaz egitea arraro da, eta bitxi, eta nahiz eta euskaraz ongi jakin ez, haurrei euskaraz egitea da iruritarrek normaltzat jotzen dutena. Are gehiago, haurrak etxean gaztelaniaz hastea gaitzetsi ohi dute gurasoek. “Haurren familia barneko hizkuntza sozializazioaren baldintzen atzean gurasoen mintzaira balioak daude. Baina hizkuntzaren transmisioa ez du gurasoen nahi izate soilak ahalbidetzen. Hizkuntza sozializazioa gizarte jarduerak bermatzen du, ez gurasoen nahikari hutsak. Beraz, haurrekiko portaera hori hagitz esanguratsua da. Gurasoek beren nahikaria jarduera bilakatu dute, hizkuntzarekiko motibazioa aribide bihurtu”. Eta haurrak ere jardunbidean jarri. Gurasoek haurrak, haurrek gurasoak.
Kasaresek dioenez, “eskolako hizkuntza, harreman eszentrikoak (adinkideen artekoak),eta familiakoak (belaunaldien artekoak) ez dira hizkuntza jarduera erabat bereiziak. Haurtzaroko hizkuntza sozializazioaren prozesu zabalagoan txertatzen dira eta elkarri eragiten diote. Familiaren mintzairari dagokionez, gurasoen jarrerak funtsezkoa dirudi etxe barneko harremanetan euskara atxikitzeko”.
Euskara eskolara…
1970ekoa da Elizondoko Baztan ikastola. Eskola publikoan berriz, –hala Elizondon berean nola gainerako herrietan–, beranduago sartu zen euskara. Kasaresek dioenez, “1980ko hamarkadaren erdialdean eskola publikoetan jarduten zuten maisu-maistra euskaldunak izan ziren, hein handi batean, irakaskuntza publikoan euskara sartze prozesuaren sustatzaile eta aitzindariak”. Guraso euskaldunen errezelo eta mesfidantzei aurre egin behar izan zieten, gurasoen kontrako jarrerak gainditu behar izan zituzten, baina, ageri denez, Baztango herrietako eskoletako irakasleak konbentziturik zeuden gaztelania hutsezko eskolak euskara abiada bizian galtzera zeramala. Eta ez ziren oker, euskara eskolan sartzeak berebiziko ondorioak izan baititu hizkuntzaren erabilera ohituretan, eskolan ez ezik, handik kanpo, bai familian eta bai karrikan bertan.Gaur egun guraso berri direnek ez zuten aukerarik izan euskaraz eskolatzeko, euskara karrikatik kanpo ikusi ere zuten, eta euskara eskolara sartzeak karrika horrexetara ekarri duen iraultzaren lekuko dira. Euskarazko eskolatzerik gabe ez dute uste etxean haurrak gaztelaniaz hazteko ohitura aldatuko zenik. “Beraz, eskolak etxeko hizkuntza erabilerari eragin dio eta eragin bideetako bat haurrak beraiek izan dira”.
...eta eskolatik karrikara
Eskolara sartzeaz batera, euskarak gizarte ikusgarritasuna irabazi zuen eta orduko gazte batzuek –gaur egun guraso berri ditugunak– hizkuntza ikasteko hautua egin zuten, hizkuntzaren aldeko giro beroa baliatuz. 70eko hamarkadaren bukaera aldera gau-eskola sortu zen Iruritan. Gero, AEK Elizondon. 80ko hamarkadaren amaieran, gazteak euskalduntzen hasi ziren, unibertsitate ikastaroak eginez eta beste. Kontzientzia, diote batzuek. Maitasuna, nahia, gogoa, beste batzuek. “Euskararekin eratu zuten harreman berrian, euskaraz aritzen hasi zirelarik, anai-arrebak, lagunak, kirol taldekideak, bikotekidea… izan zituzten bultzatzaile”. Eta euskaraz mintzatzeko erraztasuna lortzeko garaian, horra umeak, ilobak eta gainerakoak. Zenbait kasutan, anaia-arreben arteko edo belaunaldi ezberdinetako kideen arteko erabileraren bidez sartu zen euskara etxean. Kasaresek bildu duen lekukotasun batek diosku: “Gaztetan euskara AEKn ikasi, eta orduan, aita euskaraz hasi zen nirekin, eta nire amatxi ere bai”.Familia bitarte
70eko eta 80ko belaunaldi hura guraso egin delarik, seme-alabekin mintzatzeko bere lehen hizkuntza –gaztelania– ez baina bigarrena hautatu du, euskara. “Neurri batean edo bertzean, euskara hautatu dute seme-alabekiko harremanetarako. Seme-alabak euskaraz hazi nahi izan dituzte hizkuntza hori adinkideekiko harremanetarako usu erabiltzen ez badute ere. Beren seme-alabekin zein hizkuntzatan eginen duten hautatzen dutelarik erabaki hori ezin azal daiteke transmisioaren ideia mekaniko batetik. Egun ez zaigu baliagarria [Xabier] Erizek emandako azalpena, habitus kontzeptu soziologikoari lotua, ez eta Sánchez Carriónek proposatu zuen eredu dikotomiko eta sexoglosikoa ere. Nire irudikoz, erabaki horretan subjektuek hizkuntzarekin eratu dituzten harremanek eta bereganatutako identitateak jokatzen dute. Lehen umea sortzeak seme-alaben hizkuntza sozializazioaren aitzinean jartzen ditu gurasoak eta horrek dakarzkie hautu eta erabakiak. Alde horretatik, familia eratzea (haurrak izatea) hizkuntzaren belaunez belauneko jarraipenari eragiten dioten baldintza soziohistorikoen nolabaiteko katalizatzaile gisa agertzen zaigu”.Egun, iruritarren belaunaldi berriek etxe eta familia giroan ikasten dute euskara, oro har, eta eskolan hasi orduko gure hizkuntzan mintzatzeko gauza ohi dira. “Bertzalde, gurasoen hautuek ondorioak izan dituzte familiaren bertze kideengan. Haurrei euskaraz egitea egokientzat eta naturalentzat ikusten delarik, haurra euskaraz eskolatu(ko) bada, aitatxi-amatxi euskaldunek ere euskaraz egiten dute, nahiz eta duela hiru hamarkada beren seme-alabei egin ez”.
Hizkuntzaren aldeko giroak, eskolaren lanak eta egun guraso berri direnen erabakiek eragin diote, Kasaresen esanetan, aitatxi-amatxien hizkuntza portaera berriari. “Izan ere, beren seme-alabek umeekin euskaraz egiten ez duten kasuan, aitatxi-amatxi euskaldunek ere ez dute bilobekiko hizkuntza portaera aldatu”, eta seme-alabak gaztelaniaz hazi zituztenez ber, gaztelaniaz mintzo dira bilobekin ere. “Nire ustez, haurren hizkuntza sozializazioarekiko aitatxi-amatxiek izan duten portaera aldaketa hori, batez ere, haurren eta helduen arteko elkarreraginaren ondorioa da. Izan ere, ez helduek bakarrik, haurrek ere aktiboki jokatzen dute beren hizkuntza elkarreraginetan. Hala bada, belaunaldien arteko hizkuntza eraginaren norabidea nolabait adierazteko, goitik beheiti ez ezik behetik goiti ere doala ikusi behar dugu. Hainbat belaunalditako subjektuek elkarri eragiten diote, haurrak ez dira helduengandik datozkien hizkuntza eraginen jasotzaile pasibo hutsak. Ez da egokia transferentzia eta transmisioaren kontzeptuek beren baitan dakarten adiera bertikala eta norabide bakarrekoa, goitik beheitikoa”.
Kasaresen ikerketak dioenez, Iruritako hizkuntzaren gizarte erabileran bada arau bat, aski nabarmena: haurrei euskaraz egiten zaie. Haiei gaztelaniaz egitea arraro da, eta bitxi, eta nahiz eta euskaraz ongi jakin ez, haurrei euskaraz egitea da iruritarrek normaltzat jotzen dutena. Are gehiago, haurrak etxean gaztelaniaz hastea gaitzetsi ohi dute gurasoek. “Haurren familia barneko hizkuntza sozializazioaren baldintzen atzean gurasoen mintzaira balioak daude. Baina hizkuntzaren transmisioa ez du gurasoen nahi izate soilak ahalbidetzen. Hizkuntza sozializazioa gizarte jarduerak bermatzen du, ez gurasoen nahikari hutsak. Beraz, haurrekiko portaera hori hagitz esanguratsua da. Gurasoek beren nahikaria jarduera bilakatu dute, hizkuntzarekiko motibazioa aribide bihurtu”. Eta haurrak ere jardunbidean jarri. Gurasoek haurrak, haurrek gurasoak.
Txepetx 1970, Kasares 2011
Nahi izatea. Gizarte jarduera. Haurrekiko portaera. Gurasoekikoa. Edo esan dezagun Kasaresen hondar solasetan: “Iruritan euskararen belaunez belauneko jarraipenaren sendotzearen atzean herriaren beraren osaketa ikusi dut. Aztertu dudana euskararen bidez gizarte haustura gainditu duen komunitatea da. Iruritan baserriak eta herrigunea ditugu, jarraipena eta etena, baina euskararen jarraipenak dikotomia horiek berdindu ditu. Azken lau hamarkadetan Iruritan euskararen jarraipena sendotu da mintzairak espazioan hausturak josi eta denboran etendurak lotu ahal izan dituelako. Bertzenaz, Txepetxek 1970ean iragarri bezala, berak entzundako haurrak hondarreko iruritar euskaldunak izanen ziratekeen”.
"Argia"
2013-1-20
No hay comentarios:
Publicar un comentario