Asier Saragueta eta Fede Fernandez irabazleak
"Bortzirietako muslariek ez zioten
hutsik egin otsailaren 9rako hitzorduari.
Gure Txokoa Elkartearen
zazpigarren mus txapelketa azkarra jokatzen zen
eta denera 40 bikotek
parte hartu zuten.
Asier Saragueta eta Fede Fernandezek lortu zuten
garaipena.
Txapela bana eta 400 euro poltsikoratu zituzten.
Teresa eta
Jokin izan ziren txapeldunordeak
eta Zalain jatetxean otorduak irabazi
zituzten.
Hirugarren postuan, Fernando Irazoki eta Iñigo Alzugarai
"Pierola"
geratu ziren eta hauek Zubiondon otorduak lortu zituzten.
Laugarrenak Mikel Arburua eta Martin izan ziren eta hauek,
Martikoko
loteak eraman zituzten etxera.
Txapelketa «giro ederrean» joan zela
adierazi dute elkarteko kideek
eta irabazleak etxera «kontent» joan
zirela.
Antolatzaileek, laguntzaile eta parte hartzaile guztiei
eskerrak
adierazi nahi dizkiete".
"Ttipi-Ttapa"
2013-2-13
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario