"Ttipi-Ttapa" |
"2008an kaleratutako lehenengo diskak
izan zuen harrera ona ikusita,
bigarren diska bat sortu dute. Lan
berrian, hamabi kantu biltzen dira.
Antzinako bederatzi kanta eta
berriagoak diren beste hiru
interpretatzen dituzte Baztan, Bortziriak
eta Malerrekako 15 lagunek.
Diskaren salmentatik lortutako diruarekin
ekimen solidario bat jarri dute abian.
Disko bakoitzaren salmentarekin
euro bateko dohaintza eginen baitiote
Baztan, Bortziriak eta
Malerrekako laguntza sozialei.
Horrela, eskualdean bizi diren eta egoera
ekonomiko larrian
dauden familiei laguntzeko asmoa dute.
Dagoeneko
2.000 euro bilduak dituzte.
Kopuru hori eman dieten aste honetan
egindako prentsaurrekoan eman diete
Angel Mariezkurrena, Luis Mari
Retegi, Aitor Ibarra taldekideek
eskualdeko laguntza sozialetako
ordezkariei.
Zehazki Migel Mari Irigoien, Bortzirietako Gizarte
zerbitzuen
mankomunitateko presidentea eta Jon Elizetxe, Baztango
zinegotziari".
"Ttipi-Ttapa"
2013-2-22
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario