"Argia" |
“Iraganeko euskararen ikerketari laguntzeko baliagarri izan litekeen materiala
erakustea izan dut lan honen xedea. Zerutik jakina da euskara ez dela izan hizkuntza idatzia,
halakotzat hartu dutela bederen, eta horrek, nahitaez, toponimiari begira jarri dituela adituak,
zorroztasun zientifikoz deus erratekotan. Hizkuntza kultutzat ez baita hartua izan,
izkiriatzaileek gaztelaniaz izkiribatzen zuten bateko eta bertzeko lekukoek
euskaraz erraten zutena. Behin baino gehiagotan, izkiriatzaileek erranen dute
halako lekukok solas jakin batzuk egin zituela euskaraz,
baina gaztelaniaz transkribatuko dituzte beti.
Agiri zaharretan ezin konta ahala dira etsenpluak”.
1595eko Iruñean jasotako dokumentuan, errateko, irakurri du Maiorak:
"Se le atrebio a dezir el dicho Pedro de Landa en lengua bascongada
semejantes palabras, señora Catalina, el señor Magallon es viejo y vm. moza
y que era pecado questubiesen ansi, y que era mejor que hiziesen un hijo o una hija...”.
Ber maneran, honela irakurri du 1613ko Etxarren Girgillanoko agiri batean:
“La dicha Joana de Liçaberria, acusada, començo a dezir coplas en bascuençe,
motejando a la dicha Maria Martin de Abarçuça,
que se entendia con el quexante (cura) y andaba tras el de rincon en rincon...”.
Maiorak honako eta harako artxibategiak miatu ditu iraganeko agirietan
ageri diren euskararen aztarna bila. Egileak Nafarroako Errege Artxibategi Orokorra,
Tafallako Epaitegiko Artxibategia, Artaxoako eta Tafallako Udal Artxibategiak
eta Artaxoako Eliz Artxibategia aztertu ditu eta hagitz lekukotasun baliosak berreskuratu.
“Erdietsi ditugun datuei jarraiki, erran nezake hiriak ematen dituela jakingarri gehien,
eta euskara baizik ez zela jende gehienen hizkuntza, XVI-XVII. mendeetan barna, bederen.
Hizkuntza hartan mintzo ez zirenak Erresumaz kanpokoak ziren gehienbat,
Gaztelatik etorriak batik bat”. Eta Maiorak adibide ematen baitu, horra batto:
“Graciana de Licaso, criada de Garcia de Orcoyen, molinero...
oyo se dezian ciertas palabras Leon de Garro, quexante, con el dicho Garcia,
esta deposante no comprendio todas las palabras que dezian
por hablar y decirlas en romançe... mas de que oyo y comprendio
que el dicho Garcia en bascuençe dixo...”.
Gaizkileen muga desagertzeak soldadu eta gisakoak han-hemen zabaltzea ekarri zuen,
aski nahi erara. Sesio eta liskarrik ez zen falta izan ordu arteko auzo zirenen eta konkistarekin
etorri berri zirenen artean. Kalapita franko izan zen, eta haien lekukotasunen artean
dira hizkuntza egoeraren berri ematen duten agiriak.
“Primeramente que Martin de Cuasti, vezino de Hiça, Juanes de Arteta,
vezino de Cuasti, Marti de Oreyen, vezino del dicho lugar de Hiça,
que alega que son meros vascongados
y el adverso que no habla ni entiende sino castellano.
Provar entiendo que los dichos tres testigos por bibir como biben al contorno
desta ciudad, aunque no ablen perfectamente el castellano,
lo entienden vien el castellano…”.
Euskara zuten hizkuntza, baina arrotzaren kontrako auzian,
gaztelania konprenitzen zutela ageri da, kanpokoekin dituzten harremanak medio.
Maiorak dioenez, abere-lapurrak ere ugaritu egin ziren Iruñean,
gaztelania gero eta gehiago entzun ahal izan zen,
eta hizkuntz goiti-beheitiak izan ziren eztabaida eta haserreetan.
Halako Campuzano kapitainaren konpainiako Antonio Errera
batek liskarra izan duelarik bertako emaztekiren batekin, sua piztu da,
neska bakean uzteko agindu diote ondokoek delako Errera arrotzari.
Laster da ika-mika, laster da auzia.
Borrokaren lekukoaren testigantzaren garaian, lekukoa ez da gauza:
“… pero porque ablaban en bascuence, este testigo no save si le ynjurio de palabras,
por no entender la lengua bascongada”.
1580koa da auzia, Fernando Maiorak jaso duenez.
Konkista eta gero, bere aparatu instituzionala ezartzeari ekin zion Gaztelak.
Nagusigoa gauzatzea zen helburu, gizartearen barne-barneraino eramatea.
Notarioak, soldaduak, merio eta aguazilak…
Kanpotarrak ziren, bertakoak zigortzera etorriak.
Jakina da, ordea, eskola izan dela herria gaztelaniaren bide makurrean
jartzeko modurik eraginkorrena. Maioraren arabera, maisu kastillanoak
Nafarroan sartzea izan zen euskararen galeraren arrazoietarik bat.
Hizkuntza autoktonoa utzi eta arrotza harrarazi zieten bertako jendeei.
Horra Agustin Carrasco baten adibidea, lehen letren maisu izan baitzen
Arraiza, Zabaltza eta Belaskoainen.
Errateko, Arraiza bereko Martin Artaizek kastillano,
gaizki etorri eta buztanluzetzat hartu zuen Carrasco.
Irain eta laidoak asmatzeko garaian, askotan ageriko dira
kastillano, hereje, judu eta gisako perlak.
Kultur talka baino gehiago zen hura, konkista zen:
arrotzak nagusitu ziren nahitaezko administrazioan,
arrotza nagusi eguneroko harremanean sortu ohi ziren auzi-mauzietan.
Agiriak, bertzalde, euskararen presentziaren berri ez ezik,
dialektoen lekukotasun ere badira, hiztunen pertzepzio zuzenaren araberakoak, bederen.
Urrotz-Litzoain, Artaxoa eta Goizuetako testimonioak bildu ditu Maiorak.
Horietan ageri denez, errateko,
“...supone segun su acento en el modo de hablar el bascuençe,
que serian de la villa de Goizueta…”.
Euskalkien berri emateaz denaz bezainbatean,
Arabaren hotsak ere jasotzen dira agiri zaharrotan.
Juan Pascoal izeneko bat da tarteko.
Beste soldadu baten galderari erantzun beharrean izan da:
“… Le pregunto de donde era natural y le respondio que de Medina del Campo
y de ay a cierto tiempo, viendo que ablaba bien bascuençe,
le torno a preguntar que de donde hera y le respondio que hera de Trevino
y otra vez, de ay a cierto tiempo, le pregunto de donde hera
y le respondio, que hera de junto a Vitoria…”.
Bertze bati ere galdera egin diote Juan Pascoal horren gainean.
Juan Fernandez Yarcak hiru hilabete egin ditu Zangozan
Pascoal horrekin batera, baina, halarik ere
“… no sabe de donde es natural [Juan Pascoal]…
le dezia que le abian dicho que hera nabarro,
respondio el dicho Juan Pascoal que era castellano
y en Trebino tenya sus padre y madre y luego que se asento en la dicha compañya,
azia como aquel que no entendia vascuençe y que dize y habla muy bien bascuençe
y tambien como este testigo, por que es natural gypuzcoano
y que en Trebino sabe que no se abla bascuençe…”.
Hirugarren soldadu batek ere ez du jakin Trebiñokoaren berri zuzen ematen.
Inondik ere, entzun dio esaten:
“… que es natural de Trebino y otras bezes de Greño,
a una legua de Salbatierra y que por lo que este testigo entiende la lengua vascongada,
le paresçe que su vascuence del dicho Juan Pascoal,
es de azia la tierra de Amescoa y no de la parte de donde el dize…”.
Hondarreko, irakurriko dugu “Juan Pascoal de Tribino” diotela,
Pascoal beraren zehaztasun eta guzti:
“… y dixo que no es natural de Tribino, sino del lugar de Arrilucea”,
eta dakigunez, Trebiñoko herri da oraindik Arriluzea.
Euskalduna, nonbait, 1558ko lekukotasun hauen arabera, bertako seme Juan Pascoal.
Jendea haserre delarik, berotzen da eta berehala du esan behar ez dena mihian.
Orain baino lehen ere, XVI. mendeko lekukotasunak horren erakusgarri dira,
izan euskaraz, izan gaztelaniaz, dioska hasi ohi ziren orduan ere.
Maiorak agiritegietan bildutakoen artean dira Bidaurretakoak, 1547koak:
“… que este testigo por muchas y dobladas vezes le ha oydo jurar y blasfemar
al dicho acusado (…) estando en combersacion y de quoalquiera manera que able,
que no sabe sino jurando y deziendo con juramento el nombre de Dios
y cuerpo de Dios y por la sangre de Dios y otros muchos juramentos en bascuence”.
Irain, kopla, hitz eta solas biziak.
ardo-kopa, azeria, hordia, azerikumea, erroi tzarra, ustela, tripandia, frantxot, gabatxo,
doilor txarra, ozar likitsa, ozar tzarra, zimurra, zuhurra, andurra, adaburu xaharra,
traidore semea, putasemea, kokina, azkon-larrua, frai zikina, agot zahar hori,
kozkoronbilo, etorki gaiztoa…
eta hau eta hura, amaigabeko erretolika ageri da dokumentuotan.
Euskaraz erranak ziren, notario arrotzek konprenitu ez zituztela
beren belarriaren arabera transkribatzen zituztenak paperean.
Euskara, ahozkoan bada ere, bizi-bizirik zegoen frogak.

Bellako tzarra, bellako gaiztoa, puta hordia, apez-alaba, likitsa, puta gaiztoa, ardo-saskia,
ardo-kopa, azeria, hordia, azerikumea, erroi tzarra, ustela, tripandia, frantxot, gabatxo,
doilor txarra, ozar likitsa, ozar tzarra, zimurra, zuhurra, andurra, adaburu xaharra,
traidore semea, putasemea, kokina, azkon-larrua, frai zikina, agot zahar hori,
kozkoronbilo, etorki gaiztoa…
eta hau eta hura, amaigabeko erretolika ageri da dokumentuotan.
Euskaraz erranak ziren, notario arrotzek konprenitu ez zituztela
beren belarriaren arabera transkribatzen zituztenak paperean.
Euskara, ahozkoan bada ere, bizi-bizirik zegoen frogak.
Fernando Maiora Mendia ez da hasiberria ikerketan,
ez euskararen lekukotasunen bilketan ere.
Zorigaitzez, autoedizioak ditu ezagutzen dizkiogun liburuak,
eta Iruñea, Lizarra, Erriberri, Tafalla, Barasoain, Puiu eta Gareseko
zenbait liburudendatan baizik ez ditu jarriak salgai.
Zortzi urte dira aldizkari honen orrialdeetan azaldu zenetik, artean 1800. urtean
Artaxoako gazteak euskaraz mintzo zirela erranez, eta ildo berean ari da lanean.
“Nafarroako gezurrezko historia ari zaizkigu kontatzen.
Artxibategietara etorri eta benetako historia atera beharra daukagu...
Ahal izan dudana baino ez dut egin nik. Artxibategietan paper zahar artean bila jarraituko dut,
ea Nafarroako historia hobeto ezagutzeko zerbait topatzen dudan”.
Hala zioen orduan, eta aurkitu du hoberik, XVI. mendetik hona Nafarroan
izan diren prozesu juridiko-administratiboak idatziz jaso direnez, Maiorak badu nora jo.
Eskuetan dugun Reino de Navarra. Euskera. Injurias, coplas, frases (2011) honetan,
1441ean hasi eta 1891 bitarteko agiri zaharretan ikusi dituen
euskararen lekukotasunak bildu ditu. Irakurri ahal izan dugunez,
euskara bizi-bizirik zegoen herrialdean XVII. mende arte, hala Tafallan nola Artaxoan,
Baldorban eta Baztanen, Oltzan eta Ultzaman, eta Aezkoa, Ibargoiti, Izarbeibar, Imotz,
Etxauri, Arakil, Larraun, Erro, Ameskoa, Iza, Esteribar eta bertzetan".

"Argia"
2013-2-17
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario