"Ttipi-Ttapa" |
"Euskadiko Txirrindularitza Federazioak
antolatzen dituen lasterketen baitan
sartuko da aurten ere Bidasoaldeko
Saria.
2011. urtean antolatu zuen lehen aldiz Igantziko Biltokiko
txirrindularitza atalak
eta aurten ere Biltoki izanen da antolatzaile.
Elkarte honen asmoa eskualdeko talde ezberdinen artean txandaka
antolatzea da,
baina 2012ko edizioa arrazoi ezberdinengatik ez zen egin,
nahiz eta Gure Txokoak egutegian sartua izan.
Aurtengo edizioak duela bi urtekoaren
ibilbide beretsua izanen du.
Bi aldiz pasatuko da Piedadeko gainetik eta
hain gogoko izan zen Nabazko igoera
polit eta gogorra ere sartu dute
ibilbidean.
Kilometrajea handitzeko, Beran Lizuniaga aldera zerbait
luzatzea ere aztertzen ari dira.
Izan ere, 2011ko lasterketa 105
kilometrokoa zen,
Lehendakari txapelketako Sub-23 kategoriako lasterketa
baterako aski,
baina aurten elite kategoriako txirrindulariak ere
aterako dira,
beraz Euskadun txapelketarako baliagarria izanen da
eta
horretarako 125-130 kilometroko ibilbidea prestatu beharko da.
Aldaketa honen arrazoia zera da:
Bidasoaldeko Sari honek, Nafarroako errepideko txapelketa ere erabakiko
duela.
Beraz, elite eta sub-23 kategorietako lehenbiziko nafarrak,
2013ko Nafarroako errepideko txapeldun ere izanen dira, kategoria
horietan.
Bidasoaldeko II. Saria maiatzaren 25ean
abiatuko da,
larunbat arratsaldeko 15:30ean eta Nafarroako Itzuliaren
aitzineko astean denez,
maila handiko partehartze zabala espero da.
Igantziko Biltoki proba antolatzeko bilerak egiten ari da
eta abudo
ibilbideko herrietako zaleekin harremanean jarriko da,
segurtasun arloko
gaiak lotzeko.
Probaren aurrekontua 5.000 euro ingurukoa da
eta hori
estaltzeko udal erakundeen, babesleen
eta Nafarroako Gobernuarena espero
du".
"Ttipi-Ttapa"
2013-2-27
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario