"panoramio.com" |
Oskar Estanga irabazle Zubirin eta finalaurreak erabakita
"Oskar Estangak bildu ditu puntu gehien Nafarroako txapelketako
azken
final laurdenean eta zuzenean sailkatu da
martxoaren 2an Atarrabian
jokatuko den finalaurrekorako.
Harekin batera, saioan kantatu duten
beste bi bertsolarik
ere lortu dute hurrengo faserako sailkatzea:
Ander
Fuentes “Itturri”-k eta Joxema Leitzak.
Giro ederra izan da Zubiriko saioan, 140 lagun inguruk segitu dute
Giro ederra izan da Zubiriko saioan, 140 lagun inguruk segitu dute
bertatik bertara saioa
eta gozatu dute bertsolariek egin duten lanarekin.
Saioa hasi aurretik
Zubiriko eskolako gaztetxoek ongi etorria egin diete
bertsolari eta
bertsozaleei, bertso batzuen bitartez.
Saio polita izan da, gorabehera
batzuk izan dituena,
baina lehia estua utzi duena sei bertsolarien
artean,
azken ariketa arte sailkapena nola geldituko zen airean egon da.
Zubiriko saioarekin amaitu dira azken-laurdenak eta erabakita gelditu da
Zubiriko saioarekin amaitu dira azken-laurdenak eta erabakita gelditu da
finalaurrekoetan zein bertsolari arituko diren.
Julio Soto hasieratik
zegoen sailkatuta eta harekin batera honakoak:
Eneko Lazkoz, Xabier
Silveira, Migel Mari Elosegi “Luze”,
Julen Zelaieta, Oskar Estanga,
Erika Lagoma, Jon Barberena,
Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Eneko
Fernandez, Iñigo Olaetxea,
Iñaki Aleman, Ander Fuentes “Itturri”, Xabi
Maia, Saioa Alkaiza,
Josu Sanjurjo eta Joxema Leitza".
"www.bertsoa.com"
2013-2-16
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario