"Ttipi-Ttapa" |
"Korrikaren alde oinak astintzeaz gain,
izaten dira
Korrikari laguntzeko beste moduak ere, Korrika Kulturala
kasu.
Baztanen martxoaren 2an eta 3an eginen dituzte Korrika
kulturaleko ekitaldiak.
Goizetik gauera arteko besta antolatu dute
martxoaren 2an eta martxoaren 3an,
helduentzako ipuin kontaketa saioa
izanan da Arizkunenean.
Larunbatean, goizeko 10:00etan Amaiurren
gosaldu eta indarrak hartu ondotik,
bizikletaz Elizondora joanen dira.
Eguerdi partean, Elizondoko gaztetxean bazkalduko dute.
Menua: Txorizoa
sagardotan, salda, banabar gorriak,
xolomoa saltsan, jogurta, kafea eta
kopa.
Txartelak salgai daude hamar eurotan Intza, Zubi-punta eta Suinki
Euskaltegian.
Arratsaldean bestak jarraipena izanen du,
Elizondoko
ostatuetan barna fanfarrebertsopoteoan ibiliko dira 18:00etatik
aitzinera.
Ander Lizarralde, Unai Muñoa eta Jon Elizetxe bertsolariak
arituko dira kantuan.
Eguna akitzeko, 22:30ean Makulu ken eta Kaskezur
taldeek
kontzertua eskainiko dute gaztetxean.
Reagge, rock eta funky
doinuak entzuteko aukera zabalik,
sarrera borondatearekin truke izanen
da.
Igandean, arratsaldeko 07:00etan egin
dute hitzordua Arizkunenean.
Arrazoien bila izenburupean, helduendako
ipuin kontalaria izanen da".
"Ttipi-Ttapa"
2013-2-28
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario