2013-02-20

Baztan: Lore Jokoak (2)



 ikus otsailaren 10eko bloga:
"Baztan: Baztandarren Biltzarra Lore Jokoak Iruritan"

"1879an lehendabizikoz ospatu ziren Hego Euskal Herrian Lore Jokoak, Elizondon. 
Hori gogorarazteko, Dorrea Elkarteak, Baztandarren Biltzarrak
eta Baztango Kultura Batzordeak elkarlanean Lore Jokoak antolatu dituzte 
apirilaren 21ean Iruritan. 
Bestaz gain, eta 1879. urtean egin zen bezala, literatura lehiaketa ere antolatu dute.
Baztandarrei zuzenduta dago lehiaketa. 
Hiru maila zehaztu dituzte A maila (6-12 bitartekoak), B maila (12-18 bitartekoak)
eta C maila (18 urtetik goitikoak). 
Bi generotan parte hartu liteke: poesia/olerkia edo ipuina. 
Gaia 1879ko lore jokoetako bera izanen da “euskaldunon gauzarik maiteena”. 
Arizkunenan entregatu beharko dira lanak, martxoaren 22a baino lehen.

Euskaraz idatzitako lanak izan behar dute, originalak eta bertze inon aurkeztu gabeak. 
Ordenagailuz edo makinaz idatzita egon beharko dute. 
Lanen luzerari dagokionez, poesia/olerkia egiten dutenek luzera librea dute. 
Ipuina idazten dutenek aldiz, A mailakoek orrialde bat idatzi beharko dute, 
B mailakoek 1-4 orrialde artean eta C mailan librea. 
Arial 12 letra tipoa erabilita: 1,5eko lerroartearekin. 
Idazlanarekin batera, gutun azal itxi baten barnean 
egilearen datuak aurkeztu beharko dira. 
Epaimahaia Baztandarren Biltzarreko kideek osatuko dute 
eta modalitate bakoitzean, liburuak erosi ahal izateko 
50 euroko bonoa lortuko dute irabazleek.
 Sariak apirilaren 21ean, Lore Jokoen egunean, banatuko dituzte".

"Ttipi-Ttapa"                                 
2013-2-20                                  
(laburpena)                                 


No hay comentarios:

Publicar un comentario