"Ttipi-Ttapa" |
"Nafarroako Herri Kirol Federazioak
Herri Kirol Jokuak antolatu ditu
bertze urte batez, 11 eta 16 urte
arteko neska-mutikoei zuzendua.
Otsailaren 24an abiatuko dira
Berriozarren eta martxoaren 24a bitarte,
herriz-herri proba
konbinatuetan eta sokatiran hainbat gaztetxo ibiliko dira.
Otsailaren 24an Berriozarren jokatuko
den jardunaldiaren ondotik,
martxoaren 3an Betelun, martxoaren 10ean
Altsasun,
martxoaren 17an Etxarri Aranatz edo Arbizun
eta martxoaren
24an Larraintzarren jokatuko dia saioak,
denak goizeko 11:00etan hasita.
Guztira hiru kategoria izanen dira:
kimuen mailan (2001 eta 2002 urteetan jaiotakoak)
konbinatuetan bakarrik
ariko dira eta Berriozar eta BKE (Berriozar),
Andra Mari eta Putterri
(Etxarri Aranaz), Iñigo Aritza (Altsasu),
Basaburua (Baztan), Araxes
(Araitz Betelu) eta Ultzama lehiatuko dira.
Beraz, azken urteetan
Igantzi, Arantza edo Berako kirolariak ere
aritu baldin badira, aurten
Basaburuako taldea izanen da
eskualdeko ordezkari bakarra.
Haurretan (1999-2000an jaiotakoak)
eta
kadetetan (1997-1998 urteetan jaioak)
konbinatuetan eta sokatiran ariko
dira, baina Basaburuaren kasuan,
proba konbinatuan bakarrik aterako du
taldea".
"Ttipi-Ttapa"
2013-2-22
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario