2015-11-22

Miren Otermin


Miren Otermin leitzarrak Karate Modernoko Munduko txapelketa irabazi du

Juan Mari Barriola 2015-11-16 07:56   KIROLA  LEITZALDEA  LEITZALDEA: LEITZA
Leitzako Beltraneko alaba den Miren Otermin, 23 urteko leitzarra da Munduko karate modernoko irabazlea. Benidorren jokatu zen lehiaketa azaroak 7-8an eta Italiar baten aurka KO batekin irabazi zuen finala. 
Miren Otermin leitzarra, Munduko txapeldun karate modernoan. |  Ikusi handiago |  Argazki originala

Aurretik Espainaiko txapelketan bigarren postuan gelditu zen eta bertan sailkatu zen Munduko txapelketarako. Hamar urterekin hasi zen karate ikasten eta 16 urtetan utzi beharra suertatu zitzaion lesio baten ondorioz. Orian Bilbo hirian ikasten ari da ingurugiro ingenieritza eta han berpiztu du karate sokata kirolean bidea azken urte terdi honetan eta orain Munduko Txapeldun egin da.




1 comentario: