2012-11-18

"Libre ©"

Rafa blog honetako jarraitzaile mundialak
egungo nafarron kultur ekimenaren fruitua den
honakoa igorri dit:

Musika: "Berri txarrak" taldea.
Hitzak Gorka Urbizu.

Hau da letra, abestia youtuberen bidez entzun dezakezue,

"Beitu, zenbatu, gehitu
ondokoak baino mugikor txikiago bat
ondokoak baino titi handiagoak
ondokoak baino kotxe azkarrago bat 
ondokoak baino modelo berriago bat 
ezin esan, ezin egin
ezin pentsa, ezin senti
dena da hemen debekugai

Aske zarete, libre ©
zuen kaiola erraldoietan 
dena eros daiteke 
zuen kaiola erraldoietan
hala ere kexu zara
zure kaiola erraldoi horretan
katez alda dezakezue 
zuen kaiola erraldoietan

Beitu, zenbatu, gehitu
ondokoak baino mozkor luzeago bat
atzokoa baino saio kutreago bat
atzokoa baino kantu errezago bat 
ondokoak baino gerri argalagoa

ezin esan, ezin egin
ezin pentsa, ezin senti
dena da hemen debekugai

Aske zarete, libre ©
zuen kaiola erraldoietan...

Beitu, zenbatu, gehitu...

Mundua obratan dago 
baina guk ez dugu ezer apurtu
eta euria ari du, 
baina guk ez dakigu nork
eta haizea haserre dago, 
baina ez dakigu norekin
eta itsasoa?
itsasoa ere haserre dago
eta izen pare bat 
okurritzen zaizkit
baina isildu egingo naiz 
demokraziaren izenean

Aske zarete, libre ©...
zuen kaiola erraldoietan...".

Esker mila, Rafa!

No hay comentarios:

Publicar un comentario