2012-11-16

CO2


Markel blog jarraitzaile nekaezinak honakoa idatzi dit:

"Badago Roberto Uriarte izena duen donostiar bat dioena klima aldatzen ari dela baina sekula guzian aldatu dela eta gizakiak eragina izanen duela zertxobait bada ere baina inola ere ez dela larria lurra gradu hamarren batzuk igotzea urtean.
Horretaz gainera, esaten du CO2 ez dela gai kutsagarri bat eta CO2 ugaritzea, edonola ere, ez dela txarra. Historian CO2 gehiena izandu den garaietan izan dela landarerik gehien lurrean.
Horren atzean zer dagoen galdetuta, haren ustez interes pilota bat eratu da eta pilota horrek zientzialariak, politikariak, ekologistak eta beste zenbait bildu ditu.
Dirua heldu omen zaie goitik behera eta interesatzen omen zaie jendeari larritasuna sartzea.
Ekologismoa ere eskuindar mugimendua dela dio eta ezkerra halakoren batean ohartuko dela eta erreakzionatuko duela; gainera: munduko eguzki plaka fabrikatzaile handiena Alemaniako Shell konpainia dela dio.
Hemendik aurrerako energia ereduaz: ikatzaren aldekoa da, kutsagarria izanda ere, lurrean hobekien eta ugarien banatutako gaia delako.
Ikusten duzunez, gauza asko esaten ditu. Ba al duzu haren berri? Zer iruditzen zaizu hark dioena?"

Eta nik, zintzoki, eskertu ondoren, hauxe ihardetsi, bai berari bai zuek guziei:

Gauzatto bat aitortu behar dut. Tikitandik gustukoa dut klimatologia. Biziki.
Eta CO2 bloga egunero-egunero irakurtzen dut...
Ene irudikotz erraten duena izugarri interesgarria baita, komunikabideetan, oro har, aipatzen ez diren gauzak, alegia. Halaber, berak erabiltzen dituen informazio iturriak kategorikoak dira.
Horrezaz landa, hainbatetan bere ideologia agerian da eta, hor bai, hamaika gauzatan ados egon gaitezke ala ez. Normala, logikoa dena.
Baina eta hemen, bere lana mundiala iruditzen zait. Argigarria hagitz.
Hitz batez, CO2 bloga guziz gomendagarria iruditzen zait, kritikoa baita, gogoeta, hausnarketa, odoloztu, pentsaraztekotz balio baitu!
Eta, zer erranik ez, bertan gure kulturaren izpi anitz, nahigabe, azaltzen baitira...

http://antonuriarte.blogspot.com.es/
eta ikus urriaren 30eko "Izotza urrian"

1 comentario:

  1. Hara ba, okertu egin naiz, ez da Roberto Uriarte, Anton Uriarte baizik! Eskerrik asko, niri ere interesatzen zaizkit halakoak, eta gustura irakurriko dut haren bloga.

    ResponderEliminar