2013-02-02

Baztandarren Biltzarra: 50. urteurreneko abestia



Trikidantz taldeak jarriko dio musika ukitua 50. urteurrenari «Baztanen eskuara barra-barra» abestiarekin.
       Trikidantz taldeak jarriko dio musika ukitua 50. urteurrenari
             «Baztanen eskuara barra-barra» abestiarekin.

 

Baztandarren Biltzarraren 50. urteurrenerako kantua egin dute


Mende erdia bete du Baztandarren Biltzarrak 
eta urteurrena behar bezala ospatzeko kantua ere egin dute. 
Orain arteko lelotik, «Eskuarak batzen gaitutik» pauso bat haratago eman 
eta «Baztanen eskuara barra-barra» dio lema berriak. 
«Elkartu. Dantzatu. Mintzatu. Eskuaraz gozatu. 
Mingaina, bihotza, herria, eskuaraz aberastu 
Herriak, bihotzak, mingainak eskuara maite baitu!» 
diote behin eta berriz abestian. 
Hitzak Fernando Anbustegi elizondotarrak idatzi ditu, 
eta Trikidantz taldeak musikatu. 
Erratzuko Xabier Ospital, Elizondoko Jon Mindegiak 
eta elkarteko zenbait kidek ere parte hartu dute ahotsetan.


"Ttipi-Ttapa"                                               
2013-1-31                                               
(laburpena)                                               



No hay comentarios:

Publicar un comentario