2012-10-30

Izotza urrian / Hielo en octubre


Ohar tipi bat ez bertzerik.
Ohiko datu bilketa historikoen arabera,
urrian ez du izotza egiten nafarron hiriburuan.
Ez da batere arrunta.
2012ko urriaren 29an, halere, Iruñean izoztu du.
Hona hemen albistea.
Klima aldaketa ospetsuarena kolokan, alegia...

Tan sólo una pequeña nota.
Según los conocidos recuentos históricos de datos,
en octubre no hiela en la capital de los navarros.
Lo hace en muy rara ocasión.
El 29 de octubre de 2012, en cambio, ha helado en Iruñea.
He aquí la noticia.
Es decir, de nuevo queda en entredicho el famoso cambio climático...


29/10/2012 6:20 -0.1 91 0.0 0 0.0 2.1 7.4 84
29/10/2012 6:30 -0.2 91 0.0 0 0.0 2.1 7.4 83
29/10/2012 6:40 -0.3 92 0.0 0 0.0 1.7 6.0 89
29/10/2012 6:50 -0.3 92 0.0 0 0.0 0.9 3.1 119
29/10/2012 7:00 -0.1 91 21.6 272 0.0 0.9 3.2 119

1 comentario:

  1. Badago Roberto Uriarte izena duen donostiar bat dioena klima aldatzen ari dela baina sekula guzian aldatu dela eta gizakiak eragina izanen duela zertxobait bada ere baina inola ere ez dela larria lurra gradu hamarren batzuk igotzea urtean. Horretaz gainera, esaten du CO2 ez dela gai kutsagarri bat eta CO2 ugaritzea, edonola ere, ez dela txarra, Historian CO2 gehiena izandu den garaietan izan dela landarerik gehien lurrean. Horren atzean zer dagoen galdetuta, haren ustez interes pilota bat eratu da eta pilota horrek zientzialariak, politikariak, ekologistak eta beste zenbait bildu ditu. Dirua heldu omen zaie goitik behera eta interesatzen omen zaie jendeari larritasuna sartzea. Ekologismoa ere eskuindar mugimendua dela dio eta ezkerra halakoren batean ohartuko dela eta erreakzionatuko duela; gainera: munduko eguzki plaka fabrikatzaile handiena Alemaniako Shell konpainia dela dio. Hemendik aurrerako energia ereduaz: ikatzaren aldekoa da, kutsagarria izanda ere, lurrean hobekien eta ugarien banatutako gaia delako. Ikusten duzunez, gauza asko esaten ditu. Ba al duzu haren berri? Zer iruditzen zaizu hark dioena?

    ResponderEliminar