2015-08-18

Juan Carlos Pikabea


Juan Carlos Pikabearen lanak ikusgai daude Lesakan abuztuaren 30a bitarte

Ttipi-Ttapa 2015-07-30 07:23   KULTURA  BORTZIRIAK  BORTZIRIAK: LESAKA
Irisarri etxean, egunero 17:30etik 20:30era
Azken urteetako ohiturari eutsiz, Juan Carlos Pikabea margolari lesakarraren margolanak ikusgai daude uztailaren 31tik abuztuaren 30era bere etxeko lantokian, Otsango auzoko Irisarrin. Egunero, 17:30tik 20:30ra bisitatzen ahal da.

Udaro bezala, bere etxeko estudioan erakutsiko ditu margolanak Pikabeak.

Aipatzekoa da Pikabearen bertze lan batzuk Irungo Amaia Kultur Zentroan ere ikus daitezkeela abuztuaren 30era bitarte, Bidasoako Maisuak, inspirazioa eta dedikazioa izenburupean, Bidasoaldeko bertze 27 artisten lanekin batera.




No hay comentarios:

Publicar un comentario