2015-05-14

Leitza: Kultur Aroa




























"Maiatzaren 14an eta 15ean Aurreran, 19:30etik aurrera Saharar herriaren inguruko proiekzioa eta foruma antolatu dituzte. Ostegunean, Saharar kanpamantuetako egungo egoerak eta proiektuak azalduko dituzte Anaras Tolosako Taldeak. Gainera Leitzako Saharar Herriaren aldeko taldeak argazki bilduma bat jarriko du ikusgai Aurreran eta herriko tabernetan.

Maiatzaren 16an Mendibil taldeak ume eta gazteentzat mendi irteera prestatu du, 9:00etan plazatik abiatuta. Jubilatuen tabernan 20:00etan Irutxulo zeltiar musika taldea eta 00:00etan Atekabeltzen Zopilotes Txirriaus ariko dira.

Maiatzaren 17an Sinfonietta Academica taldearen eta Jeiki Abesbatzaren Adioses kontzertua elizan 12:30ean.

Maiatzaren 18an Kuba eta AEBren arteko harreman berrien inguruan Jordi Mataren hitzaldia 19:30ean Atekabeltzen.

Maiatzaren 19an Atekabeltzen Unai Arangurenek Bizilur proiektua aurkeztuko du 20:00etan, LeitzEKO kontsumo taldeak antolatuta.

Maiatzaren 20an Burdin hariak eta plastikozko goilareak ikuskizuna landuko dute Oier Gonzalez eta Markel Ormazabalek Atekabeltzan 20:00etan.

Maiatzaren 22an, ostiralean Erriberako paloteadoak izanen ditu hizpide Mikel Lasartek Aurreran 19:30ean.

Maiatzaren 23an, larunbatean Mendibil Taldekoek, Pasai Donibane-Jaizkibel-Hondarribia irteera eginen dute 7:30ean Oialdetik abiatuta. Aralar Musika Eskolak antolatuta Patxiren Botila kontzertua Erletako jangelan 11:30ean eta 17:00etan Ene kantak ikuskizuna umeei zuzenduta zinean.

Maiatzaren 26an Berdintasun zerbitzuek antolatuta Kirolean berdintasuna? hitzaldia Ainhoa Azurmendirekin, 20:00etan Atekabeltzen.

Maiatzaren 27an gurasoentzat Gaitasun handiak eskola mailan antzeman eta jardun hitzaldia Jose Mari Cresporekin Aurreran 19:30ean.

Maiatzaren 28an Umorearen gerra mahai ingurua Olaia Aldaz eta Uxue Anduagarekin, Angel Rekalde moderatzaile dutela.

Maiatzaren 29an Aralar Musika Eskolako ikasleen Tematikoktela kontzertua 18:00etan zinea. Ondoren Tot de Geants erreportajea eta Maddi Arrazola Mendi Erronkaren baitan.

Maiatzak 30ean Euskal Herria Mendi Erronka eta gauerditik aurrera Atekabeltzen kontzertuak Governors eta Dama taldeekin.

Maiatzaren 31an XXXVII. Artesau Azoka egingo da 11:00tik 19:00etara.

Ekainean ere

Ekaina edo garagarrilean ere segida izango du Kultur Aroak. Ekainaren 4an, ostegunean 19:30ean Torrean, Dispertsioaren gordinetik izenburupean mahaingurua eginen dute preso ohi batek, senide batek eta solidario batek. Ekainaren 5ean, ostiral gaueko 11etatik aurrera kontzertua eskainiko du Gabenara taldeak Peritzan. Ekainaren 6an, larunbat arratseko 10etatik aurrera kontzertua eskainiko du Benito Lertxundik kiroldegian. Egun horretan, Eskolarteko Topaketak ere ospatzekoak dira Areson.

Ekainaren 12an, ostiralean 19:30ean kontzertua izanen da Torrean eta ekainaren 13an, Sagardo Egunaren zazpigarren edizioa eginen da 19:00etatik 21:00etara plazan.


Erakusketak

Maiatza eta ekainean zehar hainbat erakusketa ere prestatu dituzte.

Maiatzaren 18tik 20ra, Iñaki Atxaren Natura Basatia argazki erakusketa jarriko dute ikusgai Atekabeltzan, 18:00etatik 19:00etara. Aieneko garbilekuan, maiatzaren 16tik 31ra Iberori buruzko erakusketa jarriko dute. Garbilekuan, Mikel Illarregiren Ura eta zura erakusketa ekainean egonen da ikusgai. Aurrera eta tabernetan, aipatu bezala, Saharar herriaren egoera azalduko dute. Ekainaren 5etik aurrera, Emakumea eta borroka erakusketa ikusgai jarriko dute Torrean, Atekabeltzan eta leku ezberdinetan".


"www.erran.eus"                              
2015-5-12                              
(laburpena)                              



No hay comentarios:

Publicar un comentario