2015-05-06

Elinberri: Lizarrerria


"Maiatzaren 16an, larunbatarekin, Lizarran, Ameskoan nahiz Deikaztelun
klaseak eskaintzen ohi dituen Dantza Herrikoia Tailerrak
Lizarran folklore egun handia eskainiko du.

Horrela, eta lehendabizi, Lizarra jopilotan Larrain Dantza landuko dute.
10:00etatik 12:00etarat ikastaroa,
12:00etatik 13:30etarat atsedenaldia nahiz bideo emanaldia
eta 13:30etan aipatu dantza burutuko dute.
Izen emateak doan badira ere, maiatzaren 12 aurretik
618057059 telefonoan abisatu behar da
(sms edota whatssap bidez, "Era" nahiz izen abizenak adieraziz).

Arratsaldean, berriz, 17:00etatik 21:00etarat Matxin jota erakutsiko da.
Gazteriaren Etxean izanen da,
maisuak "Aiko" taldeko Patxi Laborda eta Sabin Bikaindi izanen direlarik.
Bertan aritzekotz 5 ordaindu behar da,
hain zuzen ere telefono berean "Jota" adieraziz.
Ordainketa ohiko klaseetan edota egun berean, 16:30etan burutzen ahal da".


"www.elinberri.eus"


------------------------------------------------


Jaun / Andere horiek,


Gutun honen bidez, euskaraz sortu dugun Elinberri argibide hiria
web orria aurkeztu nahi dizuegu.

2015eko urtarrilaren hastapenean jaio eta abian jarri dugun web orrialdea da.

Euskarri berritzaile honek ondorengo bi eremu nagusi hauen arabera
argibidea bildu eta eskaintzen ohi du:

·         Herri zein hiri albisteak eta argibidea.
·         Gizartearen eremu ezberdinei loturiko berriak nahiz argibidea:
kultura, hezkuntza, hirigintza, ingurumena, osasungintza,
aisialdia, merkataritza, jarduera fisikoa zein kirola,
elikadura, zerbitzu publikoa, lana eta bertze.

Elinberri argibide hiria gizartearen agenda helburu izateaz gain,
euskal kultura eta izaerarekin lotura zuzena duten eragileen ahotsa da:
udalak, enpresak, erakundeak, elkarteak, giza mugimenduak…
Horretarakotz, elkarrizketak nahiz erreportaiak ere karrikaratzen ohi ditugu.

Agenda ikusi eta jarraitu ahal izatekotz, www.elinberri.eus
webgunerat jo beharko duzue, eta bertzelako harremanatarakotz
-publizitatea, elkarrizketak, erreportaiak-, harremana@elinberri.eus
helbide elektronikoaren erabil.

Elinberri argibide hiriak zuen interesa piztu
eta hagitz tresna erabilgarria izanen zaizuelakoan,
gure esker ona eta agurra har ezazue.


Elinberri argibide hiria
Iruñean, 2015eko urtarrila



No hay comentarios:

Publicar un comentario