2015-05-14

Elinberri: Altsasu


"Bere ohiko eremuetatik at hagitz ezaguna izan ez arren,
Koldo Arnanz artista fina hamaika belaunaldien irakaslea ere bada.
Horrela, eta maiatzaren 17rat arte,
bere eskolako partaideen lan anitz Iortia Kultur Etxeko erakusketa gelan ikusgai izanen dira. Ordutegia: astelehenetik ortziralerat 18:30etatik 21:00etarat
eta igandeetan 18:30etatik 20:30etarat".


"www.elinberri.eus"


--------------------------------


Jaun / Andere horiek,


Gutun honen bidez, euskaraz sortu dugun Elinberri argibide hiria
web orria aurkeztu nahi dizuegu.

2015eko urtarrilaren hastapenean jaio eta abian jarri dugun web orrialdea da.

Euskarri berritzaile honek ondorengo bi eremu nagusi hauen arabera
argibidea bildu eta eskaintzen ohi du:

·         Herri zein hiri albisteak eta argibidea.
·         Gizartearen eremu ezberdinei loturiko berriak nahiz argibidea:
kultura, hezkuntza, hirigintza, ingurumena, osasungintza,
aisialdia, merkataritza, jarduera fisikoa zein kirola,
elikadura, zerbitzu publikoa, lana eta bertze.

Elinberri argibide hiria gizartearen agenda helburu izateaz gain,
euskal kultura eta izaerarekin lotura zuzena duten eragileen ahotsa da:
udalak, enpresak, erakundeak, elkarteak, giza mugimenduak…
Horretarakotz, elkarrizketak nahiz erreportaiak ere karrikaratzen ohi ditugu.

Agenda ikusi eta jarraitu ahal izatekotz, www.elinberri.eus
webgunerat jo beharko duzue, eta bertzelako harremanatarakotz
-publizitatea, elkarrizketak, erreportaiak-, harremana@elinberri.eus
helbide elektronikoaren erabil.

Elinberri argibide hiriak zuen interesa piztu
eta hagitz tresna erabilgarria izanen zaizuelakoan,
gure esker ona eta agurra har ezazue.



Elinberri argibide hiria
Iruñean, 2015eko urtarrila


No hay comentarios:

Publicar un comentario