2014-08-01

Intza: 1714-2014


Intza





















"Intza herriko hondamendia.

Intza herrira iristen den edonorentzat zaila da herria ulertzea.
Hondamendi batengatik baserri eta etxe guztiak sakabanatuta baitaude.
Mailopean eta Maiku Sasiren gainean zeuden Lizetako harriak erortzean hasi zen dena,
hauek ubidea itxi eta urtegi bat sortu zuten.

1714ko abuztu eta irail euritsuen ondorioz,
526.000 m3 lur mugitzen hasi eta 1400 metroko bidea eginez,
eliza eta plazaren arteko guztia suntsitu zuen.
Sakabanatuagoak zeuden beste 30 bat etxe edo baserriek ordea, ez zuten kalterik jasan.
Ez zen horregatik bizia galdutakorik izan.

Herritarrek, inguruko bordetan bizitokia hartu, hauek txukundu eta berriak egiten hasi ziren,
egun ezagutzen dugun Intza herria osatuz.
Elkarri lagunduz, 1715ean aurrena errota eraiki zuten, 1721erako udaletxea eraiki zuten
eta 1725erako eliza berria, lehengo elizako erretaula baliotsua bertan kokatuz.

Gerora, Lizetan edota Haitz-hautsitik harri gehiago erori izan dira, 1866. urtean adibidez.

1999an ere lurjauzi txiki bat izan zen,
Intzako herritarrei antzinako herrian gertatutakoa gogoraraziz".


"www.araitz.es"                           

No hay comentarios:

Publicar un comentario