2014-08-26

Agiri


 

"Madotz eta Aralarko santutegia lotzen dituen
bidearen bazterrean dago Agiri (Agiregi) despopulatua.
Agorrila han emanen du Pedro Arrese Villanuevak
Zizur Nagusiko institutuan historia irakasle denak
eta Ezpilleta elkarteko kideak.
irugarren urtea da arkeologia-indusketa eginen dena Agirin.
Eta aurten ere, bi eremutan lan eginen da: eliza eta etxea.

Agiriko eliza (13x6) barrutik erabat garbitzez
bukatu nahi du Arresek, aldare aldea.
Hura despeditzean planoak hartuko ditu.
Aurrekoetan erliebedun harriak (ateko kapitelak?)
eta alaka zuzen eta borobilduko harriak agertu ziren.
Elizaren hormaren luzeran harrizko banku bat
izan daitekeena ere agerrarazi zuten.
Lanek elizako zorua nolakoa zen jakiteko balioko dute.
Elizatea hilerria izan zenaren gainean
eraiki zuten ere aztertu nahi du.
Lanak bukatzean eliza ongi garbitua utzi nahi du.

Arresek lan eginen duen beste eremua
zenbatu dituzten 13 etxeetako bat da.
105 metro karratuko azalera du eta 90 cm-ko paretak.
Haien altura ez da metro batera iristen.
Atea, hegoaldean, non egon daitekeen susmoa badute.
Hura opatzea eta egitura agerian uztea izanen da egitekoa.
Ate inguruan iltzeren bat opatzea espero du
eta aurreko urteetan bezala zeramika zatiak".


"Guaixe"                                
2014-7-31                                
(laburpena)                                




No hay comentarios:

Publicar un comentario