"Asteburu honetan Okzitaniara joanen dira Oberena dantza taldeko
kideak
Ardanbera fanfarrearekin batera.
Bertako inauteri jaialdian parte
hartuko dute,
eta Lantzeko pertsonaiak karrikaratuko dituzte iaz egin
bezala.
Este fin de
semana Oberena dantza taldea viajará a Occitania
junto a la fanfarre
Ardanbera.
Participarán en el festival de carnavales que se celebra en
Limós
y serán los encargados de ofrecer el carnaval de Lantz.
Oberena dantza taldean inauteri gogoz geratu direla iduri du.
Asteburu honetan bisa eskainiko dute, azkenengo inauteria: Lantzekoa.
Euskal Herritik kanpo, baina, Okzitaniako Limós hirian (Limoux frantsesez)
karrikaratuko baitituzte Miel Otxin, Ziripot, Zaldikoa, Txatxoak eta Ferratzaileak.
Iaz egin zuten moduan, Ardanbera fanfarrearekin batera joanen dira
mundu osoko inauterien topaketan parte hartzera.
Limosen inauteriek luze jotzen dute, aurten urtarrilaren 6an hasi ziren
eta martxoaren 17an bukatuko dira.
Arrazoiarekin diote munduko inauteririk luzeenak direla.
Egun horietarako prestatu duten egitarau zabalaren baitan,
martxoaren 9an mundu osoko inauteriak biltzen dituen kalejira antolatu dute.
Euskal Herritik bi talde joanen dira aurten: Altsasuko momotxorroak
eta Iruñeko Oberena dantza taldea Lantzeko inauteria plazaratzera.
Larunbateko kalejira 14:00etan hasiko da, eta Lantzeko inauteriaz gainera,
Euskal Herriko hainbat dantza ere plazaratuko dituzte
Oberenako dantzariek eginen diren geldialdietan.
Kalejiraren hondarrean, talde bakoitzak emanaldi tiki bat egin beharko du
eszenatokiaren gainean. Miel Otxinen epaiketa eginen dute Oberenakoek,
eta bukatzeko Lantzeko Zortzikoa dantzatuko dute bere inguruan.
Igandean bertan Iruñera itzuliko dira dantzariak.
Iazko argazki sorta ikusi.
Oberenako dantzariak Limoseko karriketan 2012. urtean |
En Oberena dantza taldea parece que se han quedado con ganas de carnaval,
así que este fin de semanan ofrecerán el bis, el último: el carnaval de Lantz.
Pero no será en casa, puesto que se irán hasta Occitania,
a la ciudad de Limós (Limoux en francés),
en donde reaparecerán Miel Otxin, Zaldiko, Ziripot, los Txatxoak y Ferratzaileak.
Como hicieron el año pasado, participarán junto a la fanfarre Ardanbera
en el festival que reúne carnavales de todo el Mundo.
Los carnavales de Limós son largos.
Este año se celebran desde el 6 de Enero hasta el 17 de Marzo,
así que, con razón los llaman los carnavales más largos del Mundo.
Dentro del programa amplio que abarca todos esos días,
el 9 de Marzo han organizado un desfile con diferentes carnavales de todo el globo.
De Euskal Herria irán dos grupos: por un lado los Momotxorros de Altsasu
y por otro los dantzaris de Oberena para escenificar el carnaval de Lantz.
La calejira del sábado comenzará a las 14:00 y a parte del carnaval de Lantz,
también habrá ocasión de ver más dantzas de nuestra geografía en las paradas
que se vayan efectuando en el recorrido.
Para terminar, cada grupo deberá ofrecer una pequeña demostración en el escenario.
Los dantzaris de Oberena juzgarán a Miel Otxin y bailarán el Zortziko al rededor de él.
Tras un frenético fin de semana, el domingo al mediodía volverán a casa.
"oberenadantzataldea.blogspot.com"
4-3-2013
No hay comentarios:
Publicar un comentario