EHIZTARI-BILTZAILEEN GARAITIK GIZARTE EKOIZLEEN GARAIRA
Duela 20.000 urte baino lehentxeago, azken glaziazio handia gertatu
zen. Handik aurrera, klima gozatzearekin batera, landaretza eta fauna
berria sortu ziren. Bizkaiko golkoaren inguruan (Goi Paleolitoko Euskal
Aterpean) Homo sapiens taldeak bizi ziren eta, orain dela
15.000 urtetik 11.000 urtera, Ertz Atlantikoa eta Europako beste inguru
batzuk birjendeztatzen hasi ziren. Egungo Bretainia, Gales, Kornualles,
Irlanda, Eskozia eta Ingalaterran barrena ibili ziren, garai hartan
lurraldeok kontinenteari lotuta baitzeuden, itsas maila egungoa baino
beherago baitzegoen.
Gure ADNaren eta neanderthalen ADNa ia berdina da (% 99,6). Gaur egun,
gero eta gehiago dakigu genomikaz eta, horri esker, arian-arian
ulertzen ari gara zergatik atera ginen gu hain desberdinak hizkuntza,
artea, musika eta teknologia sortzeko gaitasunari dagokionez.
Gaur egun aztergai da ingurumenak zer-nolako eragina duen
gizakiarengan eta gaitasun kognitiboan; aztergai, halaber, nola osatzen
diren jarreren ezaugarriak gizabanakoarengan eta taldean, nola eragiten
dituen horrek guztiak portaera sozialak, kulturalak. Bada, hori guztia
aztertzeak gako jakin batzuk eman diezazkiguke giza talde batzuek
zergatik iraun zuten ulertzeko. Hots, giza talde horiek baitira duela
45.000 urtetik aurrera Euskal Aterpean finkaturiko gizakien ondorengoak;
haien hizkuntza erabiltzen jarraitu zuten, eta hizkuntza horrek Goi
Paleolitoko aspaldiko etapa batean izan zuen jatorria.
Ehiztari-biltzaileen gizarte hura arian-arian eraldatu zen. Giza
taldeak gero eta jendetsuagoak zirenez, ezinbestean teknikak garatu
behar izan zituzten baliabide berriak eskuratzeko eta jendea
mantentzeko. Horrek eraginda, zerealen eta beste landare batzuen
ekoizpena noranahi zabaldu zen, bai eta animaliak itxian hazteko
jarduera ere. Gizakiak ilargiaren eta eguzkiaren zikloei erreparatu
zien, aztertu zituen, eta horri esker, laborantzak emankorragoak gertatu
ziren. Europa Atlantikoaren zenbait tokitan, monumentu nabarmenak
eraiki eta behar berrietara egokitutako errituak sortu ziren.
Duela 7.000 urte ingurutik, hemengo jendearen eta ekialdetik
iritsitako taldeen arteko harremanak areagotu ziren eta, horren
ondorioz, ideiak eta jakintza trukatu ziren. Galdera interesgarriak
sortu dira hizkuntza zelten eta euskaldunen arteko harremanaz; sortu ote
zen hizkuntza zelta eremu Atlantikoan? Zabaldu ote zen hizkuntza hori
Europa barnerantz eta mendebalderantz, Kobre eta Brontze Aroan?
EGITARAUA
Ostirala, 2013ko maiatzaren 17a.09:00 09:30: Dokumentazioa jasotzea.
09:30 09:40: Biltzarraren hasiera.
09:40 09:50: Biltzarraren aurkezpena.
09:50 10:00: Aurkezpena. ATLANTIAR proiektua.
XABI OTERO.
JAUZARREA.
euskal kulturaren kzterketa eta zabalkunderako funtsa.
Arraiotz. Nafarroa. Euskal Herria.
10:00 10:45: Klima zer-nola bilakatu den Ipar Atlantikoan azken glaziazio handitik, orain dela 26.000-21.000 urtetik.
Izotzek atzera egitea eta Europako Ertz Atlantikoko itsasertza osatzea; mapa ezaguna.
RICHARD PELTIER dokt.
Fisikari atmosferikoa.
Aldaketa Globalaren Zientziarako Zentroko zuzendaria.
Klima Polarraren Egonkortasunerako Sarea: ikertzaile nagusia.
SciNet-eko zuzendari zientifikoa.
Torontoko Unibertsitatea. Fisika Departamentua.
Ontario. Kanada.
10:45 11:15: Atsedenaldia.
Euskal Aterpetik abiatutako migrazioak (duela 11.000 urte baino lehentxeago hasiak) Europako Ertz Atlantikoaren itsasertzean barrena. Itsasertza, gero, ur azpian gelditu zen, azken milurtekoetan izandako urtzaldiaren ondorioz.
STEPHEN OPPENHEIMER dokt. Genetista.
Gaixotasun Tropikalak Aztertzeko Osasun Zentroa.
Green Templeton College.
Oxfordeko Unibertsitatea. Ingalaterra.
Bradshaw Foundation.
12:00 12:45: Ingurumena eta mutazio genetikoak.
Jarduera kognitiboa eta kultur garapena.
Hizkuntzaren analisi matematikoa giza bilakaeran; genetika eta kultur ondarea.
MARK PAGEL dokt. Matematikaria.
Bioinformatika laborategia.
Bilakaera eta Egokitzapen Molekularra.
Hizkuntzaren egokitzapena.
Biologia eta hizkuntzaren bilakaera.
Readingeko Unibertsitatea. Ingalaterra.
12:45 13:30: Ehiztari-biltzaileak izatetik nekazari eta abeltzainak izatera. Ilargi eta eguzki zikloen behaketa Europako Ertz Atlantikoan.
Ilargi gurtza.
LIONEL SIMS dokt. Antropologia.
Zuzenbide eta Gizarte Zientzia Eskola (LSS).
Londresko Ekialdeko Unibertsitatea. Ingalaterra.
13:30 14:30: Atsedenaldia.
14:30 15:00: Neurozientzia kognitiboa. Burmuinaren eta hizkuntzaren bilakaera.
Burmuinaren antolaketa eta hizkuntzarako duen funtzioa.
Euskara baitako adibide bat.
PEDRO KEPA PAZ-ALONSO dokt.
BCBL. Kongnizioaren, burmuinaren eta hizkuntzaren ikerketa-zentroa.
Donostia. Gipuzkoa. Euskal Herria.
15:00 15:40: Mendebaldeko zeltak: zelteraren jatorria Ertz Atlantikoan, zelteraren eta euskaldunen arteko harremana; hedapena Mendebaldeko Europan barrena.
BARRY CUNLIFFE dokt.
Arqueologia Institutoa.
Europako Arqueologia.
Oxfordeko Unibertsitatea. Ingalaterra.
15:40 16:00: Neolitoaren lehen zantzuak Bizkaiko Golkoaren inguruan.
JOSE ANTONIO MUJIKA dokt.
Euskal Herriko Unibertsitatea. UPV/EHU.
Gasteizko Campusa. Araba. Euskal Herria.
Axtrokiko ontziak (Hallstatt aldia), eta beirazko besokoa (berregina), Basagain.
XABIER PEÑALVER dokt.
Aranzadi Zientzia Elkartea.
Donostia. Gipuzkoa. Euskal Herria.
16:20 16:40: Euskararen gaineko pertzepzioa Europako azterlan linguistikoetan.
Hizkuntza eta komunikazioa; harremana eta transferentzia.
PETER BAKKER dokt. Hizkuntzalaritza saila.
Aarhus Unibertsitatea. Danimarka.
16:40 17:00: Transmisio ez-materiala taldean. Ahozkotasuna eta Mitologia.
STEPHEN AUGUSTINE dokt. Etnologoa.
Mi’kmaq Kontseilu Nagusiko Buruzagi Tradizionala.
Sigenigtog Lehen Herria.
Unama’ki College-ko dekano-zuzendaria.
Cape Breton Unibertsitatea. Sydney, Eskozia Berria. Kanada.
17:00 17:30: Euskal uhartea. Euskal Mendiak eta Euskal Zibilizazioa.
CLAUDE DENDALETXE dokt.
Goi Mendiko Biologia Esperimentalerako Zentroko zuzendari ohia (c.b.e.a.) Paueko Unibertsitatea. (uppa).
Kanbo. Lapurdi. Euskal Herria.
17:30 18:00: Atsedenaldia.
18:00 19:45: Solasaldi-mahaia.
19:45 20:00: Otsagiko Dantzak. Bukaerako ekitaldia.
Batzorde Zientifiko Antolatzailea:
Stephen Oppenheimer. Oxfordeko Unibertsitatea, Ingalaterra.
Richard Peltier. Torontoko Unibertsitatea. Ontario, Kanada.
Stephen Augustine. Cape Breton Unibertsitatea. Eskozia Berria, Kanada.
Xabi Otero. JAUZARREA, Euskal Kulturaren Funtsa. Arraiotz. Nafarroa, Euskal Herria.
Stephen Oppenheimer. Oxfordeko Unibertsitatea, Ingalaterra.
Richard Peltier. Torontoko Unibertsitatea. Ontario, Kanada.
Stephen Augustine. Cape Breton Unibertsitatea. Eskozia Berria, Kanada.
Xabi Otero. JAUZARREA, Euskal Kulturaren Funtsa. Arraiotz. Nafarroa, Euskal Herria.
Aldi bereko itzulpena: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa
No hay comentarios:
Publicar un comentario