Elizondon jokatu da arratsaldean
aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa.
Txapelketako hainbat final ezagutu dituen Lur aretoak hartu du saioa,
eta berriro ere bertsozaleek ederki erantzun diote hitzorduari,
250
inguruk segitu dute bertatik bertara saioa .
Finalerako sailkapena zen Elizondon
jokoan zegoena,
ez bakarrik taula gainean aritu den seikotearentzat,
baita entzuleen artean zeuden beste hainbat bertsolarirentzat ere.
Presio hori hasieratik sentitu dute gaurko protagonistek
eta horren
ondorioz ezin izan dute haien onena eman,
finalaurrekorik apalena izan
da.
Aimar Karrikak lortu du lehen postua,
hortaz bertsolari auriztarrak lehen aldiz kantatuko du
Nafarroako
Bertsolari Txapelketako finalean.
Gainerako bost bertsolariek ez dute
hori lortu,
Elizondotik bertsolari bakarra sailkatu baita Anaitasunako
finalerako.
Bigarren eta hirugarren sailkatuak,
Julen Zelaieta eta Migel
Mari Elosegi “Luze”,
gertu-gertuan izan ditu irabazleak.
Xaber Maiak laugarren egin du,
etxekoen
babes handia jaso du elizondoarrak.
Haren atzetik, Oier Lakuntza eta
Saioa Alkaiza sailkatu dira.
Elizondoko saioaren ostean, erabakita
gelditu da martxoaren 23an
finala jokatuko den zortzikotea: Julio Soto,
Xabier Silveira,
Aimar Karrika, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko
Lazkoz,
Eneko Fernandez eta Oskar Estanga.
Finalerako sarrerak jadanik salgai daude
www.bertsosarrerak.eu atarian.
"www.nafarroakotxapelketa.com"
2013-3-9
(testu eta argazkiak)
No hay comentarios:
Publicar un comentario