2015-07-09

Josetxo Urrutia Baleztena


"Josetxo Urrutia Baleztena leitzarrak lehen aldiz irabazi du Euskadiko ingude-jasotze txapelketa. Ekainaren 26an Bizkaiko Diman egindako saioan 86 jasoaldi eman zizkion 18 kiloko ingudeari minutu eta erdian. Emakumezkoetan, iaz txapeldun izan zen Maika Ariztegi iturendarra eta aurten azpitxapeldun.

Gizonezkoetan, erran bezala, Josetxo Urrutiak 86 jasoaldi egin zituen eta gibelean utzi zituen txapelketan parte hartu zuten bertze hiru kirolari bizkaitarrak. Iñigo Aurreoetxeak 82 jasoaldi egin zituen, Unai Ardeok 80 eta Aitor de la Concepcionek 73. Iaz azpitxapeldun izan zen Urrutia, aurten parte hartu ez duen Joxe Lapazaranen atzetik.

Egun berean jokatu zen emakumezkoen ingude-jasotze txapelketan 10 kiloko ingudearekin aritu ziren lanean, minutu eta erdiko txandan. Iaz egin zen lehen aldiz txapelketa hau eta Maika Ariztegi iturendarra suertatu zen txapeldun 91 jasoaldirekin. Aurten ere bertze hainbertze egin zituen, baina ez zen aski izan txapela irabazteko, Dima bertako Haizea Ziarrustak 92 egin baitzituen, marka berria ezarriz. Karmele Gisasola bizkaitarra hirugarren izan zen 86 jasoaldirekin, Mertxe Ariztegi iturendarra laugarren, 84 jasoaldirekin eta Arabako Naiara Ferran bosgarren 83rekin".



"www.erran.eus"                            
2015-7-1                            
(laburpena)                            





No hay comentarios:

Publicar un comentario