2015-03-06

Pedro II.a mariskala


Nafar erresumaren militar buruzagia mariskala zen.
Izena ez da betikoa, haren erabilpenaren hastapena XIII. mendearen inguruan jaso baita.

Ez dugu mariskal oro ezagutzen.
Antza, ofizialki hirugarrena edo Leonel dugu (1377-1413).
Dirudienez, ondorengoa bere seme bat izan zen, Felipe, lizarratarra.
Gero Feliperen seme bat dugu, Pedro I.a,
beaumondarrek hil zuten agramondarren lehen burutzat hartu dena.
Bere seme bat ordezko hautatu zuten, bertze Felipe,
hura ere beaumondarrek erailtzekotz.
Beraz, Pedro I.aren bertze seme bati eskaini zioten ardura, eta hor dugu Pedro II.a.

1512ko gudan gaztelar inbasoreen aurka aritu zen.
1516an gaztelarrek Erronkaribarrean garaitu eta giltzaperatu zuten.
Atienza eta Simancas aldean preso zelarik,
1522ko azaroaren 24an ziegan hilik agertu zen, ondoan laban bat zegoela.
1523ko otsailaren 9an gaztelarrek ondasunak kendu zizkioten.

Auñamendiz iparralderantz Nafarroak independentziari eutsi zion.
Egia da, haatik, Nafarroa Garaian azken nafar mariskala Pedro II.a izan zela,
hain zuzen ere bere burua gaztelarrei saldu nahi ez eta espetxean hil zena.
Bere hezurrak Lizarran daude, "San Pedro de la Rua" elizan,
aldare nagusi ondoan den kripta xumean.


2015eko martxoaren 19an,
Iruñeko Azpilagaña auzoan erraldoiaren aurkezpena.





No hay comentarios:

Publicar un comentario