2015-03-04

Oberena: 75 urte


"Martxoaren 6an, 11:00etan,
Oberena elkarteko liburutegian
75. urteurrenari dagokion liburua aurkeztuko dute.
Maite Izurdiaga Berraondo kazetariak aipatu lana burutu du.
Martxoaren 9an salgai izanen da, bai gaztelaniaz bai euskaraz".

"www.elinberri.eus"

--------------------------------


Jaun / Andere horiek,


Gutun honen bidez, euskaraz sortu dugun Elinberri argibide hiria
web orria aurkeztu nahi dizuegu.

2015eko urtarrilaren hastapenean jaio eta abian jarri dugun web orrialdea da.

Euskarri berritzaile honek ondorengo bi eremu nagusi hauen arabera
argibidea bildu eta eskaintzen ohi du:

·        Herri zein hiri albisteak eta argibidea.
·        Gizartearen eremu ezberdinei loturiko berriak nahiz argibidea:
kultura, hezkuntza, hirigintza, ingurumena, osasungintza,
aisialdia, merkataritza, jarduera fisikoa zein kirola,
elikadura, zerbitzu publikoa, lana eta bertze.

Elinberri argibide hiria gizartearen agenda helburu izateaz gain,
euskal kultura eta izaerarekin lotura zuzena duten eragileen ahotsa da:
udalak, enpresak, erakundeak, elkarteak, giza mugimenduak…
Horretarakotz, elkarrizketak nahiz erreportaiak ere karrikaratzen ohi ditugu.

Agenda ikusi eta jarraitu ahal izatekotz, www.elinberri.eus
webgunerat jo beharko duzue, eta bertzelako harremanatarakotz
-publizitatea, elkarrizketak, erreportaiak-, harremana@elinberri.eus
helbide elektronikoaren erabil.

Elinberri argibide hiriak zuen interesa piztu
eta hagitz tresna erabilgarria izanen zaizuelakoan,
gure esker ona eta agurra har ezazue.



Elinberri argibide hiria
Iruñean, 2015eko urtarrila



No hay comentarios:

Publicar un comentario