2015-02-23

Areso: irakurle taldea


"Aresoko Euskara taldeak dinamika berri bat jarri nahi du martxan herrian,
irakurle talde bat osatzea hain zuzen. Irakur­tzea gustuko duzu?
Eta irakurritako horretaz lagunarekin edo ondokoarekin hitz egitea?
Hala baldin bada izanen duzu aurrerantzean horretarako aukera,
urrutira joan gabe, Areson bertan.
Interesa dutenek, Euskara taldeak Sastinean jarri duen ­orrian eman dezake izena
martxoaren 14ra bitarte.

Gero izena ematen duten guztiekin bilera bat egiteko asmoa dute,
denen artean irakurle taldearen funtzionamentua,
maiztasuna eta antolamentua orokorrean zehazteko.
Animatu zaitezte probatzera, oso esperientzia polita izan liteke eta".


"www.ttipi.eus"                    
2015-2-20                    
(laburpena)                    

No hay comentarios:

Publicar un comentario