"Leitzako historia, istorioak, lurra eta jendea biltzen dituen aldizkaria
Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako Euskara Zerbitzuak argitaratu du
Leitzako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin.
Guztira 1.300 ale argitaratu dira, eta herriko etxe eta baserri guztietan banatu da.
Aldizkariaren pdf-a, bestalde, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatearen
webgunetik jaitsi daiteke, helbide honetan: http://www.iparmank.org/euskara/argitalpenak
[...] Aldizkaria osatzean Leitzari buruzko hainbat jakingarri laburrean ekartzen saiatu dira.
[...] Aldizkaria osatzean Leitzari buruzko hainbat jakingarri laburrean ekartzen saiatu dira.
[...] Guztira 31 orrialde ditu aldizkariak,
zortzi ataletan banaturik, hamaika argazkirekin lagunduta.
Lehenengoa istorioz jositako historia da.
Leitzako lurretako lehen biztanleetatik abiatuta, orain dela 6.000 urte ingurukoa,
1936ko gerra arte. Leitzako agiririk zaharrena, 1412 urtekoa,
herriko izenaren lendabiziko aipamen idatzia, armarria, forua,
Leitzako dorrea, gerrak... azaltzen dira.
Bigarrena lurra, jendea eta lana da: Izaieta, Aritzaundi, Leitzako landaderia eta fauna,
Bigarrena lurra, jendea eta lana da: Izaieta, Aritzaundi, Leitzako landaderia eta fauna,
burdinolak, populazioa, Plazaola, jarduera ekonomikoa, baserriak,
Sarrio, ikastetxeak dira, besteak beste, atal horretako gaiak.
Euskera, Leitzako hizkuntza da hirugarren atala.
Euskera, Leitzako hizkuntza da hirugarren atala.
Izan ere, azkeneko datu ofizialaren arabera, 2001ekoa hain zuzen,
herriko biztanleen %91 euskalduna da.
Kultura eta kirolarekin jarraitzen du aldizkariak;
bertsogintza, ezpatadantza, musika taldeak, artistak eta pilota, besteak beste azaltzen dira. Ospakizunak eta ohiturak; auzolana, pertsonaiak eta herritarrak
dira protagonistak hurrengo ataletan.
Bukatzeko, eta nahi izanez gero ikasten jarraitzeko, aukera batzuk eskaintzen dira,
informazio-iturri batzuk. [...]".
"www.noticiasdenavarra.com"
2015-3-3
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario