"Aitak zuri hitz egiten
pasatzen ditu egunak
egunero pizten dizu
kandela ama kuttunak.
Itsaso zurekin dago
dauden bezala lagunak
Idurre eta Gorriti
eta oilagorren lumak
guztiok elkartzen gaitu
zuganako maitasunak.
Alberto hartu itzazu
besarkada bihotz dunak
gutxi barru aurrez aurre
emango dizkizugunak".
Julio Sotok duela denbora laburra hil zen Alberto anaiari.
Txapeldunaren agurra.
Nafarroa Garaiko Bertsolaritza Txapelketa 2015.
Elizondo, 2015-3-28.
No hay comentarios:
Publicar un comentario