Xole Aire urepeldarra da, 1973an sortua, Xalbador bertsolariaren biloba. Irakasle izan da Gau-eskoletan (AEK) eta ikastoletan (Seaska). Alta, laborantzan plantatzea deliberatu zuen sorterrian, Urepelen.
Korrikaren abiaburu Urepele
Korrika Urepeletik (316 biztanle) abiatzeko eskaera tokiko euskaltzaleek egin zuten. Korrika ez da bertatik sekula iragan: “Bada, iragan behar luke”, pentsatu zuten. Xole Aire sinetsi ezinik ari zaigu: “Alta, mila arrazoi daude pasa dadin. Bat: Baigorri ibarra biziki euskalduna omen da, baina euskara galtzen ari da, inarrosaldi bat behar du”. Bitxia dirudi, baina Korrika ez da Baigorri ibarretik behin ere pasa: “Gu Orreagara edo Garazira joan izan gara. Hunkigarria da hamar egun eta gauez lekukoa pasatzea eskutik eskura, sinbolikoki izugarria da. Emozio handiz egiten dut lasterka eta aldi honetan are emozio gehiagoz eginen dut”.Urepeletik abiatzea lortzea ez da aise izan. Bailarako AEK-ko kideek eskaera egin zuten eta erantzuna: “Korrika Urepeletik?”. Eugi urrun dago (urepeldarrak herri horretara joan izan dira Korrikan parte-hartzera; hegoaldera), ingurunea hutsa dela pentsatu zuten, irudiz, AEK-ko arduradun nagusiek: “Baina gu hemen bizi gara, euskaldunak gara”, tokikoen arrapostua. Argudioak hobeki prestatu eta eskaera berritu zuten. Hauexek arrazoiak: 1. AEK-k ikastaldi ia guztiak Urepelen egiten ditu. 2. Xalbadorren herria izatea. 3. Eskola elebidunak sortu izana. 4. Ikastolen eta eskola elebidunen ondoren haurtzaindegia sortu da. 5. Adur elkartearen sortzea, jendarteko gaiak, kultura eta euskara bereziki sustatzen dituena.
Adurrek eskatu zuen Korrika Urepeletik pasatzea, bederen: “Ez ziotela bi aukerei eza emanen pentsatu genuen. Eta hara, Urepeletik abaiatzea erabaki zuten”.
Baigorri ote da euskaldunena?
Baigorriko euskararen egoeraz mintzatzean, saihestezina da Baxenabarre hizpide hartzea. Baigorri eskualde euskaldunena dela diote askok, baina euskara ez da “salbu” ezta Urepelen ere. Bachok horrela dio: “Egoera ez da bera Baxenabarre osoan, ezberdintasun anitz dira kantonamendu batetik bestera, baita eskualdeetan ere. Baigorri eta Oztibarre antzekoak dira. Garazi eta Amikuze herrien arabera, eta bistan da, hiriburuak erdaldunagoak dira. Euskara lanjerrean ikusi duten herrietan kontzientzia gehiago piztu da, naski”. Euskara teknikariaren aburuz, ezagutzan eta erabilpenean dago ezberdintasuna. Konparazione, Baigorri euskaldunagoa da eta Amikuze erdaldunagoa, baina kontzientziari dagokionez, Baigorrin ez dira baitezpada ohartuagoak. Euskaldunagoak dira, baina ez euskaltzaleagoak. Bachok Korrika kontraesanean bizi du nolabait: “Hasieran ez dut gogo berezirik, baina lasterka egiterakoan ni ere hunkitzen naiz. Hainbeste jende ikusteak eta leloak aldarrikatzeak indar izugarria ematen dit. Alta, badut kezka bat, antzerkia edo egun bakarreko ahalegina den? Sentimendu hori badut”. Korrikak kontzientzia zuritzeko balio al du?Dena dela ere, Korrika beharrezkoa ikusten dute bi solaskideek. Bachok eman digu horren adibidea: “Ni futbolean aritu naiz eta Korrika egunaren aitzinetik eta ondotik euskara gehiago erabiltzen du jendeak. Korrika akuilua da, jendea kontzientziatzeko balio du. Jende berria hurbilarazten du euskal mundura”.
Kontzientzia suspertzea da gakoa
Duela hiru urte, etorkizuna irudikatzeko xedetan, Aldude 2050 gogoeta kolektiboa egin zuten Urepele aldean: “Hiru animatzaileak erdaldunak ziren. Taldeka mintzarazi gintuzten: gai sozialez, ekonomiaz eta kulturaz. Ni, nahita, ez naiz hizkuntza taldean sartu. ‘Ez gaitezen euskaltzaleak beti toki berean ari’, pentsatu nuen. Harritu nintzen, euskaltzaleak ez diren gazteak hizkuntza taldean sartu baitziren. Batzuk ez dira euskaltzaleak, baina ohartu dira euskara galtzen ari direla. Haietako batek kezka handia agertu zuen. Ohartu naiz belaunaldi berriei konfiantza eman behar zaiela, badute ardura gisako bat”.Abertzaleek euskararen kinka larriaren aitzinean zorrotz jokatu ote dute? Urepeldarra mintzo da: “Menturaz bai, baina ulergarria da, euskalduntasuna lanjerrean baitzen. Xalbadorrek ‘hemen badago ama bat bere haurrek hila’ erran zuen. Nik hori irakurri nuen lehen aldian negar egin nuen. Gure ama hizkuntza gu ari gara galtzen. Memento batez gogor egin behar zen eta orain konfiantza egin behar zaie belaunaldi berriei”. Iritzi berekoa da Bacho arberaztarra.
Herriko Etxeetan euskaraz
Herriko Etxeko bilkurak euskaraz egiten dira? “Urepelen bai!”, dio Airek. “Hori biziki interesgarria da” berretsi du Bachok. Herri kontseilua euskaraz eta modu naturalean egitea izugarria da. Bacho asmo horrekin ari da, besteren artean, Baigorriko Curutchet axuant eta euskararen arduradunarekin: “Kontseilu kide batzuk erdaldunak direnez, bilkurak frantsesez egiten dituzte. Euskaraz eginik ere, beren burua itzultzen dute. Baina bilkura arraroa bilakatzen zaie eta fite uzten dute euskara”. Bachoren hitzetan, hasteko, ausardia da eskas. “Hegoaldean hori gainditua da. Iparraldean ez da oraino kausitua. Ez dago bermerik euskaraz egiteko. Itzulpen araurik ez dago”. Donibane Garazi edo Baigorriko herriko etxeetan frantsesez egiten da. Arazoa ez da ere itzulpen sistema ez egotea: “Gehiengoa euskalduna izanik ere, euskaraz egiteko galdea ez da pausatzen. Ez da batzorde bat sortzen horretaz gogoetatzeko. Politikariek eman lezakete urrats hori. Ordua da”.Euskaldunek aldarrikatzen duten instituzioa Herri Elkargo egitura izan liteke. Baxenabarreko Herrien Elkargoak bidea egiten lagundu lezake. Bacho lanean hasi eta 30 auzapezekin elkarrizketatu zen. Adibiderako, Uharte Garaziko auzapezarekin mintzatu zen: “Zer egin nahi dugun azaldu nion euskaraz, baina berak frantsesez erantzun zidan”. Euskalduna izan arren, auzapeza frantsesez ariko zela espero zuen: “Auzapezak pikoa eman zidan. Ez genuela euskara bera ematen erratea ere. Nik ‘ez dugula euskara bera ematen? Elkar ulertuko dugu’, erran nion”. Etsipen puntu batez mintzo da: “Nik aitaren eskuara dut, Oztibarrekoa hein batean. Amikuzekoa naiz eta Garazin lan egiten dut, Donazaharren. Nik ez badut bere eskuara ematen, beste probintzia, eskualde edo euskaldun berri batek, zer orduan?”.
Zorroztasuna eskas da
oraindik ere, gure solaskideen gurasoek izan zuten kuraia eskas da.
Garai hobea bizi dute euskaltzaleek, baina hau ere ez da erraza, egoera
berriak gainditzen ikasi behar dute: “Euskara ez da traba, erdaraz
egiteko mentalitatea baizik. Alderdikeriatan sartu gabe, botere porroska
edo handia duenak –interpretazioaren arabera– euskara baliatu behar du
euskara bultzatzeko”, diote biek. Politikariak frantsesez ari badira,
herritarrek haien mintzoa dute eredu: “Alta, abertzaleen ideiak ari dira
kontuan hartzen, abertzaleak ez direnek ere euskara salbatu behar
dutela baitiote. Garai batean hori pentsaezina zen. Noski, elez erraten
dute, gero euskaraz mintzatu? Zein heinetaraino? Heldu diren hamar
urteetan ikusiko da ea politikari nagusiek hitzetatik obratzera pausoak
ematen dituzten”, dio Airek.
“Euskararen kontra dagoen politikaririk baden?”, galdeturik: “Gero eta gutxiago, baina horrek ez du alde direla erran nahi. Euskara zertan den ikusirik, aski dute ‘ez naiz kontra’ esatea”. Bachok honela dio: “Politikariak alde edo kontra diren eztabaidatzea bezain garrantzizkoa, uzkur agertzen diren politikarien jarrera ezagutzea da. Funtsezkoa da galdera konkretuak pausatzea. Adibidez, Herri Elkargoko batzorde batean euskaraz egitea erabakiko balitz, erdaldunek parte har dezaten bitartekoak jarri beharko lirateke. Baina, hautetsiek politika frantsesez egiten dute, hasteko legez horrela egiteko bortxatuak direlako. Galdera da, ‘prest zaudete zenbait unetan euskaraz egiteko?’. Haatik, posible den kasuetan, euskaraz baitakite, ez dakigu akort diren, ez dugu oraino urrats hori eman. Euskara indartzeko parioa hor dago”.
AEK-ren lanaz mintzo da Mattin Bacho. Hona euskara ikasten ari direnei buruzko bere ikusmoldea: “Euskaldun berriek ez dute mugarik, ez badute hitz bat ezagutzen xerkatuko dute hiztegian edo galde eginen dute. Alderantziz, hainbat euskaldunek euskara ematen dute, baina betiko erranaldiak darabiltzate, eta mintzairan zerbait berri sartzen dugularik ez dute ikasten. Nik hor ikusten dut beste gogoeta bat egin beharra” .
Inkestak zuzenak izanez gero, 16 urtez gorako 50.000 euskaldun daude Iparraldean: “Baina ez dute erabiltzen. Euskaraz mintzatzea ez dute euskaldun berriek bezala hartzen, hots, konkista gisako bat bezala. Berehala erraten dute ‘ez dakit nola erraten den’. Konkistatzaileen espiritua behar dute euskal hiztunek”, dio Mattin Bachok. Xole Airek bat egiten du ikusmolde horrekin: “Badira euskara menperatzen dutenak, baina ikastolatik datozen haurrak entzun eta ‘hori ez da eskuara, ez da gure eskuara’ diote”.
Aitzakia edo estakuru ote den? galdetuak: “Horiek ezin dute egoera gainditu, ez dute euskara gaurkotu nahi”.
“Euskararen kontra dagoen politikaririk baden?”, galdeturik: “Gero eta gutxiago, baina horrek ez du alde direla erran nahi. Euskara zertan den ikusirik, aski dute ‘ez naiz kontra’ esatea”. Bachok honela dio: “Politikariak alde edo kontra diren eztabaidatzea bezain garrantzizkoa, uzkur agertzen diren politikarien jarrera ezagutzea da. Funtsezkoa da galdera konkretuak pausatzea. Adibidez, Herri Elkargoko batzorde batean euskaraz egitea erabakiko balitz, erdaldunek parte har dezaten bitartekoak jarri beharko lirateke. Baina, hautetsiek politika frantsesez egiten dute, hasteko legez horrela egiteko bortxatuak direlako. Galdera da, ‘prest zaudete zenbait unetan euskaraz egiteko?’. Haatik, posible den kasuetan, euskaraz baitakite, ez dakigu akort diren, ez dugu oraino urrats hori eman. Euskara indartzeko parioa hor dago”.
Seaska, AEK, Euskal Irratiak...
Seaska, AEK edota Euska Irratiak gabe, euskara ez litzateke egongo egun dagoen tokietan: “Gu haur ginelarik, gure gurasoen belaunaldikoek ‘euskara hil urran da, fite, fite egin behar dugu’ pentsatu zuten. Seaska sortu zuten eta erotzat hartu zituzten. Ez da haiek goretsiagatik, ez lukete nahi gainera, baina ez zaie aski aitorpenik egin”. Xole Airek garai hartako adibide bat eman digu: “Guk, anaia-arrebak, fite ulertu genuen euskaraz aritzea politikari lotzea zela. Baigorriko kolegiora joan ginelarik zaila izan zen. Gelan sartzen ginen eta batzuk ele-meletan hasten ziren”. Etxera joan eta “zer egiten dugu guk gaizki?” galdetzen zuten. Arrapostua: “Batzuek euskara eta borroka armatua lotzen dituzte”. Egoera politikoa biziki minbera zen orduan. Aireren kezka nagusia bere alabei “euskaraz mintza!” erran behar ez izatea izan da. Euskaraz mintzo dira naturalki eta hori lorpen handia da, bere pozarako. Egun euskara ez da politikari lotua, edo ez hainbeste. Pario hori irabazia da.AEK-ren lanaz mintzo da Mattin Bacho. Hona euskara ikasten ari direnei buruzko bere ikusmoldea: “Euskaldun berriek ez dute mugarik, ez badute hitz bat ezagutzen xerkatuko dute hiztegian edo galde eginen dute. Alderantziz, hainbat euskaldunek euskara ematen dute, baina betiko erranaldiak darabiltzate, eta mintzairan zerbait berri sartzen dugularik ez dute ikasten. Nik hor ikusten dut beste gogoeta bat egin beharra” .
Inkestak zuzenak izanez gero, 16 urtez gorako 50.000 euskaldun daude Iparraldean: “Baina ez dute erabiltzen. Euskaraz mintzatzea ez dute euskaldun berriek bezala hartzen, hots, konkista gisako bat bezala. Berehala erraten dute ‘ez dakit nola erraten den’. Konkistatzaileen espiritua behar dute euskal hiztunek”, dio Mattin Bachok. Xole Airek bat egiten du ikusmolde horrekin: “Badira euskara menperatzen dutenak, baina ikastolatik datozen haurrak entzun eta ‘hori ez da eskuara, ez da gure eskuara’ diote”.
Aitzakia edo estakuru ote den? galdetuak: “Horiek ezin dute egoera gainditu, ez dute euskara gaurkotu nahi”.
"www.argia.eus"
Mikel Aramendi
2015-3-8
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario