"Udalak herrilurretako aprobetxamenduen ordenantzan aldaketa onetsi du.
Horrela, udalak 2015. urterakotz ezarririko kanona Nafarroa Garaiko Gobernuko mendien alorreko langileek eginiko tasazioaren %10a da; herrilurretan landaturiko zuhaitzak aprobetxatzen dituzten guziek udalari ordaindu beharreko kopurua.
Kanon hori urte bakoitzekotz aurrekontuetan aldatzen ahal izanen da. Hala ez bada, kanon berbera mantenduko da.
Lurzati berrantolamenduaren ondorioz egun herrilurretakoak diren lurretan partikularrek landaturiko zuhaitzen aprobetxamendua 2015eko abenduaren 31rakotz egin behar da.
Nafarroa Garaiko Gobernuko mendien alorreko langileek eginiko tasazioaren %10a ordaindu beharreko kanona izanen da".
"www.elinberri.eus"
------------------------------------------
Jaun / Andere horiek,
Gutun honen bidez, euskaraz sortu dugun Elinberri argibide hiria
web orria aurkeztu nahi dizuegu.
2015eko urtarrilaren hastapenean jaio eta abian jarri dugun web orrialdea
da.
Euskarri berritzaile honek ondorengo bi eremu nagusi hauen arabera
argibidea bildu eta eskaintzen ohi du:
·
Herri zein hiri albisteak eta argibidea.
·
Gizartearen eremu ezberdinei loturiko berriak nahiz
argibidea:
kultura, hezkuntza, hirigintza, ingurumena, osasungintza,
aisialdia, merkataritza, jarduera fisikoa zein kirola,
elikadura, zerbitzu publikoa, lana eta bertze.
Elinberri argibide hiria gizartearen agenda helburu izateaz gain,
euskal kultura eta izaerarekin lotura zuzena duten eragileen ahotsa da:
udalak, enpresak, erakundeak, elkarteak, giza mugimenduak…
Horretarakotz, elkarrizketak nahiz erreportaiak ere karrikaratzen ohi
ditugu.
webgunerat jo beharko duzue, eta bertzelako harremanatarakotz
helbide elektronikoaren erabil.
Elinberri argibide hiriak zuen interesa piztu
eta hagitz tresna erabilgarria izanen zaizuelakoan,
gure esker ona eta agurra har ezazue.
Elinberri argibide hiria
Iruñean, 2015eko urtarrila
No hay comentarios:
Publicar un comentario