"Gazteak herrian lan eta bizitzea, iraupen luzeko enpleguen eraikitzea, enpresa berrien sortzea eta euskararen errespetua edo lurraldean elkartasun dinamika" sustatzea. Honakoa dira Euskaldun Gazteriak 2015.urterako pentsatu duen GALT (Gazteendako Aurrezkirako Lekuko Taldea) proiektuaren helburuak. Elkartasun aurrezki sistema batean oinarritzen da.
2011tik 2013ra, Euskaldun Gazteriak lehen GALT proiektua sortu zuen Baxe Nafarroan eta horri esker 35 urte peko zituzten lau proiektu lagundu zituen. Laguntza honi esker, enpresak sortu edo berriz hartzeko parada eman zuen taldeak. Donapaulen, Donazaharren, Larribarren edo Arberatzen jantzi denda edo zurgintzaren enpresak sortu ziren.
Iniziatiba berdina segituz, 2015.urtean GALT proiektua berriz abiarazi nahi dute helburu berriak segituz. Hain zuzen ere, "barnekaldearen errealitate sozioekonomikoaren aipatzeko tresna bat izatea" nahi du. Zehaztu dutenez, lehen proiektuarentzat lekuko eragileekin egin zen lan eta gaurkoan beste hainbat eragileen ezagutza egin nahi da, "Baxe Nafarroaz kanpo, Euskal Herri osoa idekiz".
Halaber, zehaztu dutenez lehen GALTak Amikuzeko proiektuak lagundu zituen eta iniziatiba berri hunekin Baxe Nafarroan zehar oreka gehiago sortu nahi du; adibidez Aldudeko Ibarra, Baigorri eskualdea edo Garazi.
Lehen ibilbideari esker, 94 kide bildu ziren eta bigarren huntan 120 kide (20.000 euro) bildu nahi dira, "adibidez 10 proiektu 2000 eurotan laguntzeko". Horretarako kotisatzaileen bila dira. Bakoitzak 180 euro prestatzen dituzte urte batez, proiektuaren aktore izaiteko posibilitatearekin. Hortik aitzina, bulegoak erabakiko du maileguaren prozesua hautaketaren irizpide zehatz batzu jarraituz.
Komunikazio kanpaina egiteko, Euskaldun gazteriak iragarri du kanpaina bat eginen duela eta bilkura publiko bat prestatuko duela".
"kazeta.eus"
2015-1-27
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario