"Nafarroako Gobernuak 2014ko kirolari, kirol talde, federazio,
zuzendari eta teknikari onenen sariak eman ditu
eta Doneztebeko Erreka elkartea izendatu du Nafarroako kirol klubik onena.
Kiriolarien artean, Juan Martinez de Irujo pilotaria
eta Nerea Pena eskubaloi jokalariak jasoko dute onenaren saria.
Kirol teknikari onenaren saria Joxe Bixente Eguzkitzarentzat izanen da,
kirol zuzendari onena Mikel Agirre,
Federaziorik onena Nafarroako Hipika Federazioa
eta kirol talderik onena Movistar Team.
Epaimahaia ilbeltzaren 29an bildu zen
Epaimahaia ilbeltzaren 29an bildu zen
eta Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Institutuko,
Miguel Indurain Fundazioko, federazioetako, unibertsitateetako
eta kirol prentsako ordezkariek osatu zuten.
Erreka kirol klubari dagokionez, epaimahaiak gogoratu du 1976an sortu zela
Erreka kirol klubari dagokionez, epaimahaiak gogoratu du 1976an sortu zela
Donezteben eta eskubaloia, pilota, erremontea, judoa, mendia, atletismoa,
triatloia dantza eta kultur arloko sailak dituela.
Eskubaloian, kategoria ezberdinetan sei talde ditu,
eta kirol eskolak esku pilotan eta erremontean.
Mendi taldeak, berriz, hilabetero ateraldiak egiten ditu.
Gaur egun 445 bazkide ditu Errekak eta urteko aurrekontua 56.000 eurokoa da".
"www.ttipi.eus"
2015-1-30
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario