2015-02-12

Eneko Aresta


Lehenik eta behin jende gehienak ez du gaia ezagutzen,
eta horrezaz arduratu direnen artean
nahasketa handia dagoela zintzoki aitortu behar dugu.
Izan ere, latinez idatzirik dagoen agiri zaharrean hau irakurtzen ahal baitugu:
"Enneco Aresta".

Gaztelaniaz "itzul" eta hau asmatu egin zuten: "Iñigo Arista".
Hori astakeria galanta da, garai hartan "Iñigo"rik ez baitzegoen, denak "Eneko" ziren,
eta egungo euskara batua ez genuenez "Enneco" idatzi zuten. Funtsean, Eneko.

Galdera da ea nork eta zergatik balizko "Aritza" edota "Haritza"
hori ere asmatu behar izan zuen.
Dirudienez baten batek "Aresta" nahiko "baskoa" ez zela edo hausnartu zuen...
Bada, eta borondate onez egin bazuten ere, horrek ez du inongo zentzurik,
egun "Aresta" oraindik abizena baita, bai Nafarroa Garaian, bai Aragoin, Portugalen...

Areago, ikastola bat ere "Iñigo Aritza" izenaz jantzi zen, eta bere horretan dirau.

Hitz batez, egun "Eneko Aresta" erran behar dugu, ez "Iñigo", ez "Arista", ez "Aritza"...
Eta euskalduna zela azpimarratu, IX. mendekoa eta Bigorrakoa baitzen.

Areago, ez da lehenengo erregea,
nazioartean, ofizialki, praktikan, egunerokotasunean onartu zuten lehena baizik.
Hots, lehenago lehendakariak ukan bagenituen ere,
Eneko Aresta nazioartean onartu zuten, balizko aurrekoak ez,
gure arbasoek nagusitzat hartzen zituzten arren. Muga non jarri, ordea?


No hay comentarios:

Publicar un comentario