"Hondar urteotan udalerriak hazkunde demografiko handia erakusten du.
Horrela, 1900. urteko erroldan 349 auzokide zituen, eta 1991koan 543.
2001. urtean, baina, 782 lagun bizi ziren,
eta 2013ko erroldaren arabera jada 983 biztanle zuen.
Erran nahi baita azken hamarkada hauetan
hirigintzaren bide oparoa jorratu
eta etxe multzo berriak eraiki egin dituztela".
"www.elinberri.eus"
"www.elinberri.eus"
------------------------------
Jaun / Andere horiek,
Gutun honen bidez, euskaraz sortu dugun Elinberri argibide hiria
web orria aurkeztu nahi dizuegu.
2015eko urtarrilaren hastapenean jaio eta abian jarri dugun web orrialdea
da.
Euskarri berritzaile honek ondorengo bi eremu nagusi hauen arabera
argibidea bildu eta eskaintzen ohi du:
·
Herri zein hiri albisteak eta argibidea.
·
Gizartearen eremu ezberdinei loturiko berriak nahiz
argibidea:
kultura, hezkuntza, hirigintza, ingurumena, osasungintza,
aisialdia, merkataritza, jarduera fisikoa zein kirola,
elikadura, zerbitzu publikoa, lana eta bertze.
Elinberri argibide hiria gizartearen agenda helburu izateaz gain,
euskal kultura eta izaerarekin lotura zuzena duten eragileen ahotsa da:
udalak, enpresak, erakundeak, elkarteak, giza mugimenduak…
Horretarakotz, elkarrizketak nahiz erreportaiak ere karrikaratzen ohi
ditugu.
webgunerat jo beharko duzue, eta bertzelako harremanatarakotz
helbide elektronikoaren erabil.
Elinberri argibide hiriak zuen interesa piztu
eta hagitz tresna erabilgarria izanen zaizuelakoan,
gure esker ona eta agurra har ezazue.
Elinberri argibide hiria
Iruñean, 2015eko urtarrila
No hay comentarios:
Publicar un comentario