"Uztailaren 9an Nafarroa Garaiko ingude
altxatze txapelketa irabazi zuen Maika Ariztegi
iturendarrak Iruñean eta
astebete beranduago,
lehen aldiz burutu den Euskadiko txapelketa ere
irabazi du Markina-Xemeinen.
Nafarroa Garaikoan, marka berria ezarri zuen, 93
altxaldirekin.
Euskadikoan, berriz, 91 altxaldirekin lortu du lehen
txapelduna izatea,
baina kontuan hartu behar da ingudeak ere hamar kilo
dituela,
Nafarroa Garaiko txapelketan baino kilo bat gehiago.
Maikarekin batera, Mertxe Ariztegi bere
ahizpa izan zen Nafarroa Garaiko ordezkaria
Euskadiko txapelketan eta honek
ere meritu handiko hirugarren postua lortu zuen,
82 altxaldirekin,
bigarren izan zen Karmele Gisasola bizkaitarrak baino bi guttiago.
Beraz, Iturengo bi ahizpak podiumean izan dira lehen aldiz
egin den Euskadiko ingude altxatze txapelketan.
Gizonezkoen txapelketan, berriz, Josetxo
Urrutia leitzarra bigarren izan zen, 87 altxaldirekin.
2010, 2012 eta
2013an bezala, Joxe Lapazaran bizkaitarra izan da txapeldun.
Aurten 91
altxaldi egin ditu".
"Ttipi-Ttapa"
2014-7-17
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario