Sanferminetako eguerditan herri kirol giroa izanen da Iruñeko Foruen Plazan.
"Urtero bezala, herri kiroletako hainbat
txapelketa jokatuko dira Iruñeko sanferminetan.
Saio guztiak 12:00etan
hasiko dira Foru Plazan
eta tartean, kasik egunero, erakustaldiak ere
eginen dira.
Uztailaren 8an
Nafarroako Arpana Txapelketak jokatuko dira,
bai lehenengo mailakoa
baita emakumezkoena ere.
Gizonezkoetan ez da eskualdeko ordezkaririk
izanen, baina emakumezkoetan,
Berako Nerea Sorondo eta Amaia Garcia
txapela mantentzen saiatuko dira.
Kanako enborrarekin aizkora
erakustaldia ere eskainiko dute
Jon Rekondok eta Donato Larretxeak.
Uztailaren 9an
Nafarroako Ingude Altxatze Txapelketak jokatuko dira,
gizonezkoena zein
emakumezkoena.
Gizonezkoetan, Leitzako Josetxo Urrutia eta
Berako Herri
Kirol Taldeko Aritz Izuzkiza izanen dira eskualdeko ordezkariak
eta
emakumezkoetan, Iturengo Maika Ariztegi eta Mertxe Ariztegi ahizpak.
XVI. San Fermin Motozerra txapelketa ere jokatuko da
eta Oieregiko
Esteban Arrruti izanen da lanean.
Aimar Irigoienen harrijasotze
erakustaldia egun horretan izanen dira.
Uztailaren 10ean
Nafarroako hirugarren mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa jokatuko
da.
Bi kanaerdiko moztu behar dituzte partehartzaileek.
Tartean izanen
dira Zigako Joxean Etxeberria, Beintza-Labaiengo Miguel Angel
Etxeberria,
Pello Telletxea eta Joxe Mari Elizondo eta Zubietako Mikel
Indakoetxea.
Kañamares anaiek erakustaldia eskainiko dute
(zerratokia-aitzurrarekin egurra mozten).
Uztailaren 11n
kadete
mailako Nafarroako Arpana Txapelketa jokatuko da.
Basaburua-Baztango
Eneko Irigoien eta Andoni Galarregi
eta Antton Irigoien eta Iker Aleman
lehian ariko dira.
Kimu mailako proba konbinatu erakustaldia eta aizkora
erakustaldia ere eginen dira,
baita haurrendako proba popularra ere.
Uztailaren 12an
Nafarroako harrijasotze txapelketa jokatuko da
eta hiru partehartzaileak
eskualdekoak izanen dira:
Leitzako Josetxo Urrutia, Sunbillako Unai
Bertiz eta Etxalarko Xabier Ariztegi “Santxin”.
Emakumezkoen Txinga
Eramate Txapelketan ere berdin,
hiru partehartzaileak eskualdekoak
izanen dira:
Lesakako Xanta Sousa eta Estitxu Almandoz eta Berako Nerea
Sorondo.
Nafarroako lasto altxatze txapelketan parte hartuko duten
bi
kirolariak ere eskualdekoak izanen dira:
Igantziko Eneko Telletxea eta
Amaiurko Lander Landiribar.
Uztailaren 13an
Nafarroako
bikotekako aizkolari txapelketa eta
Nafarroako gurdi altxatze
txapelketak erabakiko dira.
Bikoteka aizkoran sei enbor kanaerdiko eta
sei 60 ontzako moztu beharko dituzte
Floren Nazabal eta Ruben Saralegik,
Jon Rekondo eta Ander Erasunek
eta Donato Larretxea eta Juanjo Lopezek.
Gurdi altxatzen, Leitzako Josetxo Urrutia izanen da eskualdeko
ordezkari bakarra.
Inaxio Perurenak erakustaldia eginen du harri
jasotzen.
Uztailaren 14an,
azkenik, gizonezkoen Nafarroako txinga eramate txapelketa jokatuko da,
eskualdeko ordezkaritzarik gabe.
Mikel Lasartek motozerra erakustaldia
eskainiko du.
Lasto botatzen eta lasto altxatzen erakustaldia eginen
dute".
"Ttipi-Ttapa"
2014-7-4
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario