Zaleek giro bikaina paratu zuten Atano III.aren harmailetan.
Bortzirietatik 400 bat lagun bildu ziren.
"Joan den larunbatean, uztailaren 26an,
Euskal Herriko herriarteko pilota txapelketaren finalak jokatu ziren
Donostiko Atano III pilotalekuan Bera eta Donostiaren artean.
Azkenean,
hiru partidetatik bi irabazita,
Berak irabazi zuen lehen aldiz
txapelketa hau.
Giro bikaina izan zen Donostiako pilotalekuaren
harmailetan,
600 pertsona inguru hurbildu baitziren, haietatik 400
pertsona inguru,
lau autobus eta hainbat auto partikular bete zituzten
bortziritarrak ziren.
Denetara 3 partida jokatu ziren.
Lehengo
partida kadete mailakoa izan zen.
Oihan Canabal igantziarrak eta Harri
Maritorena beratarrak
13-22 galdu egin zuten Bikuña eta Alberdiren
aurka.
Ezin izan zuten partida irabazi Maritorenak besoan min zuelako.
Bigarren partida jubenil mailakoa izan
zen.
Beñat Mitxelena beratarrak eta Jon Olaizola lesakarrak
22-7 irabazi
zieten Chiapuso-Aranguren-eri.
Partida hasieran donostiarrak hobeki
hasi ziren,
baina segidan eman zioten buelta partiduari Mitxelena eta
Olaizolak.
Partida hagitz ona egin zuten biek,
baina nabarmentzekoa da
Mitxelenak egin zituen tantoak.
Beraz, berdinketa zegoenez,
seniorren
kategoriako partida irabazten zuenak eramanen zuen finala.
Azken
partidan, Ander Errandonea eta Iñigo Martinezek
22-9 irabazi egin zieten
Urmeneta eta Urbinari.
Nabarmentzekoa da Martinezek egin zuen partida,
pilota bat bakarrik galdu baitzuen eta aitzineko koadroetan,
beti bezain
ausart aritu zen Errandonea ere.
Partida ondotik, zoramena Beratik eta
Bortzirietatik hurbildutako zaleen artean.
Finalaren ondotik, pilotariak
eta pilotazaleak Zalainera joan ziren afaltzera,
eta 200 lagun inguru
elkartu ziren garaipena ospatzeko".
"Ttipi-Ttapa"
2014-7-28
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario