Berako taldea ordezkatuz finalean aritu ziren pilotariak.
"Nafarroako Herriarteko Pilota
Txapelketaren historian,
bere bigarren txapela jantzi du Berako
taldeak.
Duela 35 urte jantzi zuen lehendabizikoa, orduan Lizarrari
irabazita,
eta aldi honetan, asteburuan jokatu zen finalean Uharteren
kontra nagusitu zen.
Lau partidetatik hirutan gailendu zen Berako taldea
Iruñeko Labriten.
Alebinetan, partida
berdindua jokatu zuten
Berako Asier Telletxea eta Josetxo Sesek
eta
Uharteko Oscar Jamar eta Gaizka Esainek.
Azkenean, 16-18ko
markagailuarekin beratarrak nagusitu ziren.
Infantiletan, erraz
nagusitu ziren beratarrak.
Beñat Ordoki eta Jonan Fagoaga lesakarrak
aritu ziren Berako taldean,
Uharteko Unai Elizalde eta Unai Urizen
kontra.
5-18 irabazi zuen lehendabiziko bikoteak.
Jubeniletan, bi
aurrelarirekin aritu zen Berako taldea.
Beñat Mitxelena eta Andoni
Lazkanotegik jokatu zuten,
atzelari aritzen den Jon Olaizola eskuko
minarekin zegoelako.
Uharteko Joseba Sarasa eta Iñigo Larunbe izan
zituzten arerio
eta azken hauek 22-3 irabazi zieten.
Seniorren mailako
partida erabakiorra izan zen.
Oraindik ere lehen urteko jubenilak diren
eta hala ere,
txapelketako partida guztiak irabazi dituzten
Ander
Errandonea eta Iñigo Martinez izan ziren Berako ordezkariak.
Uharteko
Oier Loban eta Iosu Linzoainen kontra aritu ziren eta 13-22 irabazi
zieten.
Giro polita sortu zen larunbatean
Iruñeko Labriten
eta Beratik joandako dozenaka eta dozenaka
jarraitzailerekin batera ospatu zuten pilotariek garaipena".
"Ttipi-Ttapa"
2014-7-7
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario