2014-07-11

Bertiz: Artzainak Ameriketan


Argazkian, Rafael Lizasoain (artzaina eta ardi kanpoaren egilea), Laura Igantzi (lehendakaria) eta Adriana Marmaun (artzain baten alaba eta erakusketaren arduraduna) ageri dira Bertizen.
Ezkerrean Rafael Lizasoain (artzaina eta ardi kanpoaren egilea)
Eskuinean Adriana Marmaun (artzain baten alaba eta erakusketaren arduraduna)


"Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen eskutik,
Bertizko Natur Parkeko jauregian Artzainen bizitza argazkietan izena duen erakusketa
ireki dute ekainaren 29tik abuztuaren 31 bitarte, 10:30etik 19:30era.

Erakusketa honetan artzainen argazkiez aparte,
ardi kanpo edo kamaina bat ikusteko aukera izanen da,
lanean gogor aritu eta gero, atsedena zer baldintzetan hartzen zuten erakusteko.
Erakusketa honetako, artzainen argazkiaz aparte,
bertze hameka panel berri ere egin dituzte, lau hizkuntzetan,
beraien bizimodua nolakoa izan zen azalduz.

"Erakusketa hau, gure artzainek pairatu zituzten bizipenak,
erakutsi zituzten baloreak, eta erakutsi zuten kemena erakusteko"
eskaini nahi izan du Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak".

"Ttipi-Ttapa"                            
2014-7-1                            
(laburpena)                            


No hay comentarios:

Publicar un comentario