"Memorias de guerra, Joxe Iturria liburuaren
aurkezpena egin dute ekainaren 28an,
larunbat eguerdian Lesakako
Harriondoa Kultur Etxean.
Liburua Joxe Iturriaren semeetako batek,
Antonio Iturria Lekuonak idatzi du
eta bertan, aitari Espainiako gerran
gertatutako pasadizo eta istorioez gain,
Lesakako ohitura eta XX. mende
hasierako bizimoduari ere errepasoa egiten dio.
[...] Azaroaren 22an ehun urte beteko dituen
Joxe Iturria
Durango eta Gernikako bonbardaketen lekuko izan zen,
Bizkaiako bi herri horietan suertatu baitzen
Errepublikako ejerzitoaren
kamioi gidaria zenean, 22 urte zituela.
Han ikusitakoak arrastoa utzi
zuen Luberrondon jaiotako gizonarengan,
baina ez omen zion inoiz
familiari hango berri zehatzik eman.
Antonio semeak aipatu digunez,
"behin jubilatu zenean hasi zen barrenak hustutzen, gerrako gertakariak
aipatzen".
Horiek idazten hasi zen Antonio, noizbait Joxeren zortzi
bilobei erakusteko
eta bere aitatxiren berri izan zezaten,
"nondik
datozen jakinda, nora joan nahi duten erabakitzeko".
Baina duela bi urte, Xabier Irujo
historialariak izan zuen
Lesakako Sanferminetako txupinazoa bota behar
zuen
Joxe Iturriaren gorabeheren berri eta Lesakara etorri zen
elkarrizketatzera,
Gernikako bonbardaketei buruzko lana egiten ari
baitzen.
Antoniok dena idatzia zuela erran zioenean eta idatzitakoa
erakutsi zionean,
harriturik gelditu zen Irujo. Bere ustez, historia
liburuetan agertzen direnak
baino hildako gehiago izan ziren eta
Iturriaren oroitzapenek bere uste hori baieztatzen zuten.
Erraterako,
Joxe Iturriak gogoratzen du nola
"bi etxeen artean zegoen aterpe baten
teilatua erori eta bertan itoak hil ziren
han zeuden guziak, 450
pertsona baina gehiago".
Tiro, bonba eta hildako kontuak gogorrak
baldin badira ere, Antonio Iturriarentzat
"gerran eta gerra ondotik
bizi izan zuten gosetea da gauzarik gogorrena".
Joxe aitak uste hori
baieztatzen du:
"Gosea gauza tristea da, nik ikusikatu ditut gizon
haundiak, goseak negarrez".
Bere ikerketarako ez ezik, liburu
baterako gaia ere bazela erran zien Irujok
eta Gernika Fundazioaren
bitartez argitara eman zuten liburua.
Apirilean egin zuten lehen
aurkezpena Gernikan
eta orain bigarren edizioaren aurkezpena eginen dute
Lesakan.
Antoniok aipatu digunez, "liburua kasik nik idatzi bezalaxe
dago.
Aldaketarik handiena, nik hirugarren pertsonan idatzi nuela eta
liburua lehen pertsonan dagoela,
aitak berak kontatuko balu bezala.
Indar gehiago emateko dela erran didate".
"Ttipi-Ttapa"
2014-6-30
(laburpena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario